Bolari Eguna ospatu dute Gabirian
Bolari Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Gabirian. Alkain-Buru bolatokian bolatan eta frontoian tokan aritu ziren jokoan. Bolatan eta tokan jokatzeaz gain, bazkaria egin zuten Osinalde elkartean 72 lagun inguruk. Eta bazkalondoan bolari eta tokal...
Bolari Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Gabirian. Alkain-Buru bolatokian bolatan eta frontoian tokan aritu ziren jokoan. Bolatan eta tokan jokatzeaz gain, bazkaria egin zuten Osinalde elkartean 72 lagun inguruk. Eta bazkalondoan bolari eta tokalariei omenaldiak egin zizkieten. Bi bolari eta tokalari bat omendu ditu aurtengo Bolari Egunean Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak. Omendutako bolariak Joxe Maiz gabiriarra eta Pedro Agirre legazpiarra izan dira 65 eta 67 urterekin eta tokalari omendua Prudentzio Olano lasartearra izan da. Maizi, gainera, osinalde elkarteko bolarien izenean ere omenalditxoa egin zioten.













