Egoitz Murgoitiok irabazi du Itsasondoko ziklo-krosa, eta Aitor Hernandez lehiakorra bigarren
Lasterketaren denborak bikain kontrolatuta, lokatzetan ere teknikarik onenekoa dela erakutsita, eta aurkakotasunak gainditzeko sasoian dagoela aditzera emanda irabazi du Egoitz Murgoitio (Hirumet) txirrindulari abadiñoarrak Itsasondoko XIII. Ziklo-Krosa. Larunbatean, euri erauntsien pean eta barrutia erabat lokaztuta zela, Espainiako Superprestigiorako baliagarria zen Itsasondoko karrera erabakigarrian atera du irabazle kasta, Aitor Hernandez ermuarrari (Orbea) helmugan 57 segundo ateraz. Lana gogotik egin behar izan zuen Murgoitiok, ordea. Nahiz irteerako marratik beretik bera ipini agintari, Hernandezek ez zion arnasa hartzen utzi ia bukatu arte. Eroriko baten ondoren bizkarra erakutsi zion, gainera. Baina berehala berreskuratu zuen ezusteko tartea Murgoitiok. Lau itzuliren faltan 16 segundoko tartea ateratzen bazion Hernandezi, bi bueltaren faltan 25era igoa zuen. Azkenean, ia minutua. Superprestigioan bien artean lau puntuko tartea besterik ez zegoen. Bosgarren probak desorkeatu du balantza, Murgoitioren alde. Azkeneko lasterketan, Kantabrian abenduan 29an, Abadiñokoak nahikoa du bigarren egitea. Aranburu ezkiotarra irabazle juniorretan Denera 11 kategoriatan banatu zituzten sariak. Goierrin geratu den txapela bakarra Alex Aranburu Deba ezkiotarrak juniorretan lortutakoa izan da. Hasi eta bukatu, indartsu osatu zuen Caja Ruralekoak lasterketa guztia. Aritz Hernandezi 1:33 eta Adrian Garciari 1:49 minutu atera zizkien, 40 minutu doiko lanean. Barrutia erabat lokaztu zen goiza igaro ahala. Tropel ugariena beteranoek osatu zuten: 40-50-60 urtekoen karreran 52 [...]
Lasterketaren denborak bikain kontrolatuta, lokatzetan ere teknikarik onenekoa dela erakutsita, eta aurkakotasunak gainditzeko sasoian dagoela aditzera emanda irabazi du Egoitz Murgoitio (Hirumet) txirrindulari abadiñoarrak Itsasondoko XIII. Ziklo-Krosa. Larunbatean, euri erauntsien pean eta barrutia erabat lokaztuta zela, Espainiako Superprestigiorako baliagarria zen Itsasondoko karrera erabakigarrian atera du irabazle kasta, Aitor Hernandez ermuarrari (Orbea) helmugan 57 segundo ateraz.

Egoitz Murgoitio, elite mailako txapelduna eta Superprestigioko liderra, helmugan sartzen./Angel Elortza
Lana gogotik egin behar izan zuen Murgoitiok, ordea. Nahiz irteerako marratik beretik bera ipini agintari, Hernandezek ez zion arnasa hartzen utzi ia bukatu arte. Eroriko baten ondoren bizkarra erakutsi zion, gainera. Baina berehala berreskuratu zuen ezusteko tartea Murgoitiok. Lau itzuliren faltan 16 segundoko tartea ateratzen bazion Hernandezi, bi bueltaren faltan 25era igoa zuen. Azkenean, ia minutua.
Superprestigioan bien artean lau puntuko tartea besterik ez zegoen. Bosgarren probak desorkeatu du balantza, Murgoitioren alde. Azkeneko lasterketan, Kantabrian abenduan 29an, Abadiñokoak nahikoa du bigarren egitea.
Aranburu ezkiotarra irabazle juniorretan
Denera 11 kategoriatan banatu zituzten sariak. Goierrin geratu den txapela bakarra Alex Aranburu Deba ezkiotarrak juniorretan lortutakoa izan da. Hasi eta bukatu, indartsu osatu zuen Caja Ruralekoak lasterketa guztia. Aritz Hernandezi 1:33 eta Adrian Garciari 1:49 minutu atera zizkien, 40 minutu doiko lanean.

Alex Aranburu ezkiotarra (Caja Rural), lasterken./Aimar Maiz
Barrutia erabat lokaztu zen goiza igaro ahala. Tropel ugariena beteranoek osatu zuten: 40-50-60 urtekoen karreran 52 lagun eta 30ekoenean 31 lehiatu ziren. Kadeteak, neska zein mutil, 48 helmugaratu ziren, eta juniorren nahiz eliteko emakumezkoenean 47. Eliteko eta 23 urtepekoak ere ohi baino gehiago ziren, 55 denera, estatu guztitik etorritakoak.
Elite emakumezkoen atalean Rocio Gamonal izan zen nagusi, Olatz Odriozolaren aurretik. Jokin Mujika itsasondoarrak, ziklo-krosera itzulita, master-50 mailan bigarren bukatu zuen, Jose Lorenzo Esteban nafarraren atzetik 19ra segundora.
Sailkapenak
Itsasondoko XIII. Ziklo-Krosa.
Elitekoak
1. Egoitz Murgoitio (Hirumet) 1.01.14
2. Aitor Hernandez (Orbea) 57ra
3. Javier R. de Larrinaga (Spiuk) 2.01era
4. Isaac Suarez (Bio-Racer) 2.25era
5. Tino Zaballa (Zugor) 2.56ra
23 urtez azpikoak
1. Jonathan Lastra (Hirumet) 1.05.49
2. Ismael Barba (Enbici) 29ra
3. Kevin Suarez (Bio-Racer) 1.10era
Elite emakumezkoak
1. Rocio Gamonal (Orbea) 45.51
2. Olatz Odriozola (Conor) 1.15era
3. Merce Pacios (Conor) 2.29ra
Junior mutilak
1. Alex Aranburu (Caja Rural) 38.36
2. Aritz Hernandez (Beste Alde) 1.33ra
3. Adrian Garcia (The Bathco) 1.52ra
Junior neskak
1. Jonathan Lastra (Hirumet) 1.05.49
2. Alicia Gonzalez (Nesta) 36ra
3. Maria San Jose (Caja Rural) 1.06ra
Kadeteak (neska eta mutilak)
1. Unai Orbea (Atracc.Sanz) 31.03
1. Paula Diaz (Kike Bike) 26.19
Beteranoak
Master-30: 1. Juan Jose Romero 36.00
Master-40: 1. Castor Gonzalez 34.51
Master-50: J.Lorenzo Esteban 37.49
Master-60: Ramon Alonso 48.03













