Zuzendaritzak egin duen azken proposamena bihar aztertuko dute langileek
CAFeko langileen ordezkariek eta zuzendaritzak atzera edo aurrera egiteko bilera izan dute gaur; izan ere, gaur bukatzen zen enpresak EREa negoziatzeko kontsultarako epea; orain hamabost egun izango ditu txostena lan delegaritzan aurkezteko. Sindikatuek azaldu dutenez, enpresak hainbat proposamen berri ekarri ditu negoziazio mahaira, baina datorren geldialdiari aurre egiteko «EREa ezinbestekoa» dela mantentzen dute. Hala, azken proposamen hori «aztertzekotan» gelditu dira, langileek bihar goizeko 10:00etan egingo duten batzarrean. CAFeko langileek lan erregulazio espedientearen kontra egin duten zazpigarren protesta eguna izan da gaurkoa. Launa orduko geldialdiak egin zituzten txanda bakoitzean, eta «berriz ere, dena gelditu» dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek. Eguerdian enpresako zuzendaritzarekin egindako bileran, hauek «gauza berri batzuk» proposatu dituztela azaldu du LAB sindikatuko Imanol Urrestarazuk. Hala, sindikatuek eskatzen zuten moduan, «2013 eta 2016 urteetarako plan industrial bat egiteko prest» agertu da zuzendaritza, eta «beraien asmoa ez dela despidorik izatea» azaldu diete sindikatuetako ordezkariei. Hala ere, «sei hilabeteko batxe edo geldialdi honi aurre egiteko EREa ezinbestekoa» dela uste du zuzendaritzak, «horretan mantentzen dira». Hain zuzen ere, plan industrial baten beharra izan da CAFeko langileek egin dituzten mobilizazioetan egindako eskaeretako bat. Joan den ostegunan Donostian egindako manifestazioan Alfonso Masid ordezkariak azaldu zuenez, «benetan jokoan dagoena enpleguak dira, eta benetako plan industrial bat exigitzen dugu, helburu bezala [...]
CAFeko langileen ordezkariek eta zuzendaritzak atzera edo aurrera egiteko bilera izan dute gaur; izan ere, gaur bukatzen zen enpresak EREa negoziatzeko kontsultarako epea; orain hamabost egun izango ditu txostena lan delegaritzan aurkezteko. Sindikatuek azaldu dutenez, enpresak hainbat proposamen berri ekarri ditu negoziazio mahaira, baina datorren geldialdiari aurre egiteko «EREa ezinbestekoa» dela mantentzen dute. Hala, azken proposamen hori «aztertzekotan» gelditu dira, langileek bihar goizeko 10:00etan egingo duten batzarrean.
CAFeko langileek lan erregulazio espedientearen kontra egin duten zazpigarren protesta eguna izan da gaurkoa. Launa orduko geldialdiak egin zituzten txanda bakoitzean, eta «berriz ere, dena gelditu» dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.
Eguerdian enpresako zuzendaritzarekin egindako bileran, hauek «gauza berri batzuk» proposatu dituztela azaldu du LAB sindikatuko Imanol Urrestarazuk. Hala, sindikatuek eskatzen zuten moduan, «2013 eta 2016 urteetarako plan industrial bat egiteko prest» agertu da zuzendaritza, eta «beraien asmoa ez dela despidorik izatea» azaldu diete sindikatuetako ordezkariei. Hala ere, «sei hilabeteko batxe edo geldialdi honi aurre egiteko EREa ezinbestekoa» dela uste du zuzendaritzak, «horretan mantentzen dira».
Hain zuzen ere, plan industrial baten beharra izan da CAFeko langileek egin dituzten mobilizazioetan egindako eskaeretako bat. Joan den ostegunan Donostian egindako manifestazioan Alfonso Masid ordezkariak azaldu zuenez, «benetan jokoan dagoena enpleguak dira, eta benetako plan industrial bat exigitzen dugu, helburu bezala enpleguen defentsa duena, eta ez irabaziak lortzea bakarrik».
Zazpi eguneko protesten ondoren, eta enpresaren azken proposamena ikusita, «ziklo bat ixten» dela uste du Urrestarazuk, «baina orain beste bat zabaltzen da eta zein pausu eman erabaki behar dugu». Horretarako, delegatuen arteko bilera egingo dute arratsaldean, eta bihar, langileen batzarra. Bertan erabakiko dute zuzendaritzaren proposamena onartzen duten edo kontra egiten jarraitu eta mobilizazio gehiago deitzen dituzten.













