Ana Samaniego ordiziarrak Brontzezko Ezkurra jasoko du bihar
Estalitako pistako txapelketak asteburu honetan hasiko dituzte ordiziako atletismo taldeko kideek. Donostiako Anoeta Belodromoan egingo dute lehen jardunaldia, zapatuan 16:45ean, eta besteak beste, proba hauek egingo dituzte: • Luzeera jauzia • Altuera jauzia • Pertiga jauzia • Pisu jaurtiketa • Lasterketa: 800 metro • Lasterketa: 1.000 metro • Lasterketa: hesidun 400 metro • Lasterketa: 60 metro Igandean, berriz, krossak hartuko du lekukoa. federatuen mailan hirugarren jardunaldia izango da, eta eskolartekoen artean laugarrena. 63. Bolumburu memoriala egingo dute igandean, Eibarren. 10:30ean hasiko dituzte probak. Zapatuan eta igandean lasterketa herrikoiak ere izango dira. Zapatuan Txantreako (Nafarroa) kross herrikoia eta Zizurkilen gauez egingo duten lasterketa egingo dituzte. Igandean, Donostiako mendeurreneko lasterketa, getxon egingo den Itziar Lopez de Uralde memoriala, Orioko lasterketa herrikoia eta Gasteizko maratoi erdia egingo dituzte. Pasa den asteburuko emaitzak Altsasuko lasterketa herrikoiean Aitor Azurmendi Jaito hamaseigarren postuan helmugaratu zen; Imanol Oyarbide hogeitabatgarrenean eta Mitxel Cuadrado 42.ean. Atletismo gala Ostiralean Donostiako Amara Plaza hotelean Gipuzkoako Atletismoaren VII. Gala. Ana Samaniegok Brontzezko Ezkurra jasoko du, Oztopodun 1.500 metroko lasterketan kadete mailan Gipuzkoako marka onena egiteagatik (5:29:06). Hiru segundutan hobetu zuen aurreko marka.
• Luzeera jauzia
• Altuera jauzia
• Pertiga jauzia
• Pisu jaurtiketa
• Lasterketa: 800 metro
• Lasterketa: 1.000 metro
• Lasterketa: hesidun 400 metro
• Lasterketa: 60 metro
Igandean, berriz, krossak hartuko du lekukoa. federatuen mailan hirugarren jardunaldia izango da, eta eskolartekoen artean laugarrena. 63. Bolumburu memoriala egingo dute igandean, Eibarren. 10:30ean hasiko dituzte probak.
Zapatuan eta igandean lasterketa herrikoiak ere izango dira. Zapatuan Txantreako (Nafarroa) kross herrikoia eta Zizurkilen gauez egingo duten lasterketa egingo dituzte. Igandean, Donostiako mendeurreneko lasterketa, getxon egingo den Itziar Lopez de Uralde memoriala, Orioko lasterketa herrikoia eta Gasteizko maratoi erdia egingo dituzte.
Pasa den asteburuko emaitzak
Altsasuko lasterketa herrikoiean Aitor Azurmendi Jaito hamaseigarren postuan helmugaratu zen; Imanol Oyarbide hogeitabatgarrenean eta Mitxel Cuadrado 42.ean.
Atletismo gala
Ostiralean Donostiako Amara Plaza hotelean Gipuzkoako Atletismoaren VII. Gala. Ana Samaniegok Brontzezko Ezkurra jasoko du, Oztopodun 1.500 metroko lasterketan kadete mailan Gipuzkoako marka onena egiteagatik (5:29:06). Hiru segundutan hobetu zuen aurreko marka.














