Elkartasunari eta kulturari zuzendutako asteburua izango da Eguberrien aurrekoa Lazkaon. Ostiraletik aurrera, hainbat ekimen batera garatuko dituzte herriko elkarte eta erakunde askok. Tartean dira, esate baterako, Elkartasun Astea edota liburu azoka. Rwanda elkarteak eta San Benito ikastolak 14. aldiz prestatu dute Gihara herriarekiko (Ruanda) Beste mundu bat posible da izeneko elkartasun egitaraua, hirugarren mundua ezagutzeko. Batetik, ikastolako haurrek jaialdia egingo dute etzi. Bestetik, jostailuen merkatu txikia jarriko dute frontoian, liburu azokan, ostiraletik igandera. Haurrek etxetik eraman dituzten jostailuak salduko dituzte, eta dirua Giharara bideratuko dute ondoren. Azkenik, Mexikoko Chiapas eskualdeko Las Conchitas komunitate indigenari buruzko argazki erakusketa atondu dute. Lide Amigo lazkaotarrak iaz egin zuen bidaian jaso zituen testigantzak Herri baten borroka bere lurragatik bilduman kontatzen dira, erretratuta.2011ko uztailean talde paramilitar batek Las Conchitas herrixka hustera behartu zituen bizilagunak, 10 heldu eta 23 haur. Protesta hasi zuten, beren eskubideak errespetatzearen alde. Erakusketa bihar zabalduko dute, hilaren 21era arte, kultur etxeko aretoan. Leku berean, bidezko merkataritzako produktuak erosteko ere salmahaiak ipiniko dituzte, epe berean. Gabonetako kontzertuak Bi asteotan herriko abesbatzek eta musika eskolak Eguberrietako musika-saioak egingo dituzte. Lazkao Txiki eskolako ikasleek asteartean dute kontzertua; helduen korukoek abenduaren 20an, txirula eta biolin taldearekin; Kantaka abesbatzak abenduaren 21ean egingo du; eta Lazkao abesbatzak, [...]
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Maizpide euskaltegiak eta Udalak antolatu duten XVI. Gerriko Ikerlan Beka sariketako onuradura nor izango den ostiralean jakingo da. Lehiaketara jaso dituzten zortzi proiektuak aztertu ondoren, 7.000 euroko diru balio...
Urretxuko eta Zumarragako udalek sari ugari banatu dituzte Areizaga-Kalebarren plazan sariketetan parte hartu duten ezti egile, nekazari, abeltzain eta ardo ekoizleen artean
Santa Lutzi azoka ospatzen ari dira gaur Urretxun eta Zumarragan. Lehen orduek utzi duten sentsazio orokorra, azokak beste urte...
CAFeko langileek Beasaingo kaleetan zabaldu dute, berriz ere, lan erregulazio espedientearen kontrako aldarrikapena. Bederatzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, eta ehunka langile atera dira kalera. Beasainen barrena egindako ibilbidean, Kutxaba...
Sortu alderdia eratzeko batzarrak egingo dituzte larunbat honetan, herriz herri. Beasaini dagokionean, bigarren batzarra egingo dute larunbatean, 09:30ean hasita, Igartza jauregian. Aurrena ildo politikoa eta ondoren, ponentziak. Eztabaidarako tartea...
Irriargi elkarteak edoskitze aholkulari izateko ikastaroa antolatu du datorren urtearen hasierarako. Izena emateko epea, ordea, abenduaren 16ra artekoa izango da. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da, eta izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, irri...
Legorretako gaztetxeak zortzi urte bete dituela ospatzeko, egitarauaren bigarren zatia ostiralean eta larunbatean ospatuko dute legorretarrek, Gazte Piku asanbladak antolatuta. Aurreko asteburuan zinema-maratoia eta mus txapelketa egin zituzten, eta bi...
Lazkaon, Urbaraundi mendian dagoen Iturrigorri berritu egin du udalak, Goimenen diru laguntzarekin. Harlauzaz hartu dute ingurua, eta urak bideratzeko hoditeria jarri dute. Bi iturburutatik ateratzen da metal-ura.Eskailerak eta zurezko hesia jarri ditu...
Estalitako pistako txapelketak asteburu honetan hasiko dituzte ordiziako atletismo taldeko kideek. Donostiako Anoeta Belodromoan egingo dute lehen jardunaldia, zapatuan 16:45ean, eta besteak beste, proba hauek egingo dituzte: • Luzeera jauzia • Altuera jauzia • Pertiga jauzia • Pisu jaurtiketa • Lasterketa: 800 metro • Lasterketa: 1.000 metro • Lasterketa: hesidun 400 metro • Lasterketa: 60 metro Igandean, berriz, krossak hartuko du lekukoa. federatuen mailan hirugarren jardunaldia izango da, eta eskolartekoen artean laugarrena. 63. Bolumburu memoriala egingo dute igandean, Eibarren. 10:30ean hasiko dituzte probak. Zapatuan eta igandean lasterketa herrikoiak ere izango dira. Zapatuan Txantreako (Nafarroa) kross herrikoia eta Zizurkilen gauez egingo duten lasterketa egingo dituzte. Igandean, Donostiako mendeurreneko lasterketa, getxon egingo den Itziar Lopez de Uralde memoriala, Orioko lasterketa herrikoia eta Gasteizko maratoi erdia egingo dituzte. Pasa den asteburuko emaitzak Altsasuko lasterketa herrikoiean Aitor Azurmendi Jaito hamaseigarren postuan helmugaratu zen; Imanol Oyarbide hogeitabatgarrenean eta Mitxel Cuadrado 42.ean. Atletismo gala Ostiralean Donostiako Amara Plaza hotelean Gipuzkoako Atletismoaren VII. Gala. Ana Samaniegok Brontzezko Ezkurra jasoko du, Oztopodun 1.500 metroko lasterketan kadete mailan Gipuzkoako marka onena egiteagatik (5:29:06). Hiru segundutan hobetu zuen aurreko marka.
Igandean, hilak 16, Asterix eta Obelix maiestatearen zerbitzura haurrentzako filma hiru dimentsiotan eta euskaraz ikusteko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian, 16:45ean. Olentzeroren filma emango dute hurrengoan
Liburu, disko eta jostailuen azokaren eta Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, Xabier Etxeberria idazlea etorriko da gaur arratsaldeko 18:30ean Segurako Botikaxahar kulturgunera, Udazkeneko lorea liburuaren inguruko literatura tertulia egiteko. Ter...
Aurreko urteetan merkatu txikiak izan duen harrera ikusita, «balorazio oso positiboa» egin dute Andramendi Ikastolako arduradunek. Hala, aurten ere bigarren eskuko azoka antolatzea erabaki dute, «hondakinen prebentzioan eragiten» jarraitzeko asmoar...