Azpiestazio berri bat jarri du martxan Iberdrolak Ordizian
«Puntako teknologia» duen aspiestazio elektriko berri bat jarri du martxan Iberdrolak Ordiziako San Joan auzoan, lehen zegoenaren azpi aldean. Ez da ohiko aspiestazioa ordea, izan ere, eraikin baten barruan kokatu dute, langileentzako eta faunarentzako segurtasuna handitzeko. Herenegun egin zuten azpiegitura berriaren aurkezpena, Igor Eguren alkatea eta Carmen Pages Iberdrolaren Gipuzkoako arduraduna tartean zirela, besteak beste. Azpiestazio berria 30/13,2 KV-koa da, eta bi transformadore ditu, bakoitza 10 megavoltioamperioko potentzia duena. Horrez gain, tentsio ertaineko sei lineako irteera du. Aurkezpenean esandakoaren arabera, Ordizia, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Orendain, Baliarrain, Altzaga, Arama, Gaintza, Zaldibia, Abaltzisketa eta Amezketa herrietako hornidura elektrikoa hobetuko du azpiestazio berriak. Ekodiseinuko irizpideekin Ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuaren prototipo bezala aukeratu du Iberdrolak Ordiziako azpiestazio berria, eta horren helburua ekodiseinu irizpideen aplikazioaren bideragarritasuna aztertzea da, ISO 14.006 arauan zehazten diren metodologiaren eta baldintzen arabera. «Kostu-irabazien azterketaz gain, etorkizunean iraunkorragoa den azpiestazio baten diseinu teoriko batekin osatu dugu azterketa», esan zuen Pagesek. Azpiestazioaren bizi-zikloaren «azterketa sakona» ere egiten ari dira, «ingurumenaren eragina zehaztu ahal izateko». Proiektuan hainbat erakundek hartu dute parte.
Azpiestazio berria 30/13,2 KV-koa da, eta bi transformadore ditu, bakoitza 10 megavoltioamperioko potentzia duena. Horrez gain, tentsio ertaineko sei lineako irteera du. Aurkezpenean esandakoaren arabera, Ordizia, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Orendain, Baliarrain, Altzaga, Arama, Gaintza, Zaldibia, Abaltzisketa eta Amezketa herrietako hornidura elektrikoa hobetuko du azpiestazio berriak.
Ekodiseinuko irizpideekin
Ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuaren prototipo bezala aukeratu du Iberdrolak Ordiziako azpiestazio berria, eta horren helburua ekodiseinu irizpideen aplikazioaren bideragarritasuna aztertzea da, ISO 14.006 arauan zehazten diren metodologiaren eta baldintzen arabera.
«Kostu-irabazien azterketaz gain, etorkizunean iraunkorragoa den azpiestazio baten diseinu teoriko batekin osatu dugu azterketa», esan zuen Pagesek. Azpiestazioaren bizi-zikloaren «azterketa sakona» ere egiten ari dira, «ingurumenaren eragina zehaztu ahal izateko». Proiektuan hainbat erakundek hartu dute parte.














