CAFeko langileek Beasaingo kaleetara eta aldundira eraman dute protesta
CAFeko langileek Beasaingo kaleetan zabaldu dute, berriz ere, lan erregulazio espedientearen kontrako aldarrikapena. Bederatzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, eta ehunka langile atera dira kalera. Beasainen barrena egindako ibilbidean, Kutxaba...
CAFeko langileek Beasaingo kaleetan zabaldu dute, berriz ere, lan erregulazio espedientearen kontrako aldarrikapena. Bederatzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, eta ehunka langile atera dira kalera. Beasainen barrena egindako ibilbidean, Kutxabanken bulegoaren parean egin dute geldialdia, entitate horri ere inplikazioa eskatzeko, bera baita CAFen akziodun nagusia.
Bestalde, CAFeko enpresa batzordeko ordezkaritza bat Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bildu da gaur goizean. Enpresaren zuzendaritzarekin bitartekari lanak egin ditzala eskatu diote, eta baita Goierriko udaletan aurkeztuko duten mozioaren kopia bat eman ere. Astelehenean jarraituko dute CAFeko langileen protestek, 07.30etik 11.30era egingo duten lanuztearekin