Edoskitze ikastaroa antolatu du Irriargi elkarteak urtarrilerako
Irriargi elkarteak edoskitze aholkulari izateko ikastaroa antolatu du datorren urtearen hasierarako. Izena emateko epea, ordea, abenduaren 16ra artekoa izango da. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da, eta izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, irri...
Irriargi elkarteak edoskitze aholkulari izateko ikastaroa antolatu du datorren urtearen hasierarako. Izena emateko epea, ordea, abenduaren 16ra artekoa izango da. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da, eta izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, irriargi.com webgunera jo behar da.
Edoskitze aholkularia eta hezitzailea den Edurne Estevezek emango du ikastaroa. Saioak bost larunbatetan izango dira: urtarrilaren 19an, otsailaren 2an eta 16an eta martxoaren 2an eta 23an, goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (15:00-19:00). Ikastaroaren iraupen osoa 40 ordukoa izango da.












