Gerriko ikerlan bekako saria bihar emango dute
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Maizpide euskaltegiak eta Udalak antolatu duten XVI. Gerriko Ikerlan Beka sariketako onuradura nor izango den ostiralean jakingo da. Lehiaketara jaso dituzten zortzi proiektuak aztertu ondoren, 7.000 euroko diru balio...
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Maizpide euskaltegiak eta Udalak antolatu duten XVI. Gerriko Ikerlan Beka sariketako onuradura nor izango den ostiralean jakingo da. Lehiaketara jaso dituzten zortzi proiektuak aztertu ondoren, 7.000 euroko diru balioa duen beka nork jasoko duen esango dute, etzi 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Hauexek dira jaso dituzten proiektuen izenburuak: Lazkao Txiki. Altxor hondogabe baten lekuko; Goierrin jaioak, Argentinan haziak. Mendizabal Gorostizu familiaren emigrazio historiak eskuizkribuetan (1872-1912); Hirugarren adineko pertsonen antsietate eta depresio maila Goierriko herri txiki eta handietan; Goierri eta mendia. Goierritarren harremana mendiarekin eta mendi-kirolekin eta honen jatorria; Gutaz erditu ziren amak. Goierriko erditzeen historiaren kronika bizia; Segurako herrigune historikoa babesteko eta birgaitzeko plan bereziaren gauzatze maila; laneratze adinean dauden ikasle goierritarren sormen emozionalaren garapen programa; eta Turismo industriala Goierrin: enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak.
Goierriri dagokion «edozein zientzia lorretako» ikerlan proiektuak aurkez daitezke sariketara. Beka jasotzen duenak urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko. Argitaratu egingo dute antolatzaileek ondoren.