Legorretako gaztetxean 8. urteko ospakizunak asteburuan dira
Legorretako gaztetxeak zortzi urte bete dituela ospatzeko, egitarauaren bigarren zatia ostiralean eta larunbatean ospatuko dute legorretarrek, Gazte Piku asanbladak antolatuta. Aurreko asteburuan zinema-maratoia eta mus txapelketa egin zituzten, eta bi...
Legorretako gaztetxeak zortzi urte bete dituela ospatzeko, egitarauaren bigarren zatia ostiralean eta larunbatean ospatuko dute legorretarrek, Gazte Piku asanbladak antolatuta. Aurreko asteburuan zinema-maratoia eta mus txapelketa egin zituzten, eta bigarren txanpan musikak hartuko du garrantzia handiena.
Ostiralean dardo txapelketa jokatuko da, lehenbizi. 17:00etan hasiko da, gaztetxean. Izena 16:30etik 17:00ak arte eman beharko da. Gauean, 22:30ean, rap kontzertuak egongo dira, Kulto Kultibo eta Goienetxea anaiekin.
Urteurreneko festa mardulena larunbatean izango da. 14:00etan bazkaria egingo dute, gaztetxean. Kuadrilla bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Bideo emanaldiaren ondoren, 17:00etan jolasak egingo dituzte, plazan: Legorreta eta Gazte Piku taldeak aurrez aurre. Motxailak Band elektro-txarangak alaituko du.
Gaueko hamaiketan kontzertuak izango dira, gaztetxean. Herriko Pikunkek joko du, disko berria aurkeztuko duen saioan. Lirika de Cerdos da beste taldea.