Merkatu txikia egiteko bilketa ostiralera arte egingo dute ikastolan
Aurreko urteetan merkatu txikiak izan duen harrera ikusita, «balorazio oso positiboa» egin dute Andramendi Ikastolako arduradunek. Hala, aurten ere bigarren eskuko azoka antolatzea erabaki dute, «hondakinen prebentzioan eragiten» jarraitzeko asmoar...
Aurreko urteetan merkatu txikiak izan duen harrera ikusita, «balorazio oso positiboa» egin dute Andramendi Ikastolako arduradunek. Hala, aurten ere bigarren eskuko azoka antolatzea erabaki dute, «hondakinen prebentzioan eragiten» jarraitzeko asmoarekin.
Azoka hori egin ahal izateko, ordea, «denen laguntza» behar dute. Hala, «etxeko armairuak astindu» eta erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden arropa, jostailu, liburu eta tresnak eramateko eskatu dute. Ostiralera arteko epea izango da horretarako, 16:30etik 17:30era bitartean. Bilgunea ikastolako sarrera nagusian izango da.













