Merkatu txikia eta kultura saioak izango dira Lazkaon
Elkartasunari eta kulturari zuzendutako asteburua izango da Eguberrien aurrekoa Lazkaon. Ostiraletik aurrera, hainbat ekimen batera garatuko dituzte herriko elkarte eta erakunde askok. Tartean dira, esate baterako, Elkartasun Astea edota liburu azoka. Rwanda elkarteak eta San Benito ikastolak 14. aldiz prestatu dute Gihara herriarekiko (Ruanda) Beste mundu bat posible da izeneko elkartasun egitaraua, hirugarren mundua ezagutzeko. Batetik, ikastolako haurrek jaialdia egingo dute etzi. Bestetik, jostailuen merkatu txikia jarriko dute frontoian, liburu azokan, ostiraletik igandera. Haurrek etxetik eraman dituzten jostailuak salduko dituzte, eta dirua Giharara bideratuko dute ondoren. Azkenik, Mexikoko Chiapas eskualdeko Las Conchitas komunitate indigenari buruzko argazki erakusketa atondu dute. Lide Amigo lazkaotarrak iaz egin zuen bidaian jaso zituen testigantzak Herri baten borroka bere lurragatik bilduman kontatzen dira, erretratuta.2011ko uztailean talde paramilitar batek Las Conchitas herrixka hustera behartu zituen bizilagunak, 10 heldu eta 23 haur. Protesta hasi zuten, beren eskubideak errespetatzearen alde. Erakusketa bihar zabalduko dute, hilaren 21era arte, kultur etxeko aretoan. Leku berean, bidezko merkataritzako produktuak erosteko ere salmahaiak ipiniko dituzte, epe berean. Gabonetako kontzertuak Bi asteotan herriko abesbatzek eta musika eskolak Eguberrietako musika-saioak egingo dituzte. Lazkao Txiki eskolako ikasleek asteartean dute kontzertua; helduen korukoek abenduaren 20an, txirula eta biolin taldearekin; Kantaka abesbatzak abenduaren 21ean egingo du; eta Lazkao abesbatzak, [...]
Elkartasunari eta kulturari zuzendutako asteburua izango da Eguberrien aurrekoa Lazkaon. Ostiraletik aurrera, hainbat ekimen batera garatuko dituzte herriko elkarte eta erakunde askok. Tartean dira, esate baterako, Elkartasun Astea edota liburu azoka.
Rwanda elkarteak eta San Benito ikastolak 14. aldiz prestatu dute Gihara herriarekiko (Ruanda) Beste mundu bat posible da izeneko elkartasun egitaraua, hirugarren mundua ezagutzeko. Batetik, ikastolako haurrek jaialdia egingo dute etzi. Bestetik, jostailuen merkatu txikia jarriko dute frontoian, liburu azokan, ostiraletik igandera. Haurrek etxetik eraman dituzten jostailuak salduko dituzte, eta dirua Giharara bideratuko dute ondoren.
Azkenik, Mexikoko Chiapas eskualdeko Las Conchitas komunitate indigenari buruzko argazki erakusketa atondu dute. Lide Amigo lazkaotarrak iaz egin zuen bidaian jaso zituen testigantzak Herri baten borroka bere lurragatik bilduman kontatzen dira, erretratuta.2011ko uztailean talde paramilitar batek Las Conchitas herrixka hustera behartu zituen bizilagunak, 10 heldu eta 23 haur. Protesta hasi zuten, beren eskubideak errespetatzearen alde.
Erakusketa bihar zabalduko dute, hilaren 21era arte, kultur etxeko aretoan. Leku berean, bidezko merkataritzako produktuak erosteko ere salmahaiak ipiniko dituzte, epe berean.
Gabonetako kontzertuak
Bi asteotan herriko abesbatzek eta musika eskolak Eguberrietako musika-saioak egingo dituzte. Lazkao Txiki eskolako ikasleek asteartean dute kontzertua; helduen korukoek abenduaren 20an, txirula eta biolin taldearekin; Kantaka abesbatzak abenduaren 21ean egingo du; eta Lazkao abesbatzak, Easo kapera gregoriarrarekin batera, abenduaren 23an abestuko du.
EGITARAUA
Osteguna, abenduak 13
- Argazki erakusketa. ‘Las Conchitas: herri baten borroka bere lurragatik’ argazki erakusketaren irekiera, egileekin. 18:30, kultur etxeko aretoan, abenduaren 21era arte.
- Bidezko merkataritza. Eskulanen eta elikagaien salmenta. Bihartik abenduaren 21era, kultur etxeko aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:30-19:30; larunbat-igandeetan 12:00-14:00 eta 17:30-19:30.
Ostirala, abenduak 14
- Jaialdia. San Benitoko ikasleen elkartasun jaialdia Gihara herriaren alde: musika, dantza, antzerkia… 18:00, Arerian.
- Jostailu salmenta. Haurrek utzitako jostailuen eta jokoen azoka solidarioa. Ostiralean 16:30ean irekita, igandera arte. Plazako estalpean.
- Euskal liburu eta disko azoka. Ostiraletik igandera (informazio gehiago biharko Hitzan).
Larunbata
- Merkatu txikia. Txindoki gerontologikoko egoiliarrek egindako eskulanak. Egoitzan.
Abenduak 18, asteartea
- Hitzaldia. Bularreko minbiziaz. 17:30, udaletxean.
- Kontzertua. Lazkao Txiki musika eskolako ikasleen gabon kontzertua. 18:00, Arerian.












