Jostunen egunari begiratu diote aste honetako Bixi-Bixin [mp3]
Aste honetako Bixi-Bixi saioan Santa Lutzi egunak irudikatzen duen Jostunen Egunari begiratu diote. Horretarako, Zoila Agirre, Arantxa Aburuza eta Maite Urbizu izan ditu lagun Lierni Elortzak. Jostunak dira, eta euren esperientziaz hitz egin dute. Jon Bikendik – Beasaingo Udal euskaltegiko irakasleak- egun honekin lotutako hainbat esamolde ere bildu ditu. Goierriko liburu eta disko azokak ere bere tartea izan du, Aitor Calvilloren eskutik.
[audio:http://www.ivoox.com/bixibixi-santa-luzia-13an-jostunen-eguna-hiru-jostun_md_1641187_1.mp3|autostart=yes]













