Sortu alderdia eratzeko batzarra egingo dute etzi
Sortu alderdia eratzeko batzarrak egingo dituzte larunbat honetan, herriz herri. Beasaini dagokionean, bigarren batzarra egingo dute larunbatean, 09:30ean hasita, Igartza jauregian. Aurrena ildo politikoa eta ondoren, ponentziak. Eztabaidarako tartea...
Sortu alderdia eratzeko batzarrak egingo dituzte larunbat honetan, herriz herri. Beasaini dagokionean, bigarren batzarra egingo dute larunbatean, 09:30ean hasita, Igartza jauregian. Aurrena ildo politikoa eta ondoren, ponentziak. Eztabaidarako tartea ere izango da. Tartean, atsedenaldia egingo dute, kafearekin eta pastekin. Ponentziak Arrano tabernan edo Sorturen webgunean eskura daitezke. Hurrengo bilera urtarrilaren 26an izango da.












