Beasainek 2-1 irabazi du etxean, Bermeoren kontra
Badirudi beasaindarrak bilatu dutela denboraldi hasieratik falta zuten oreka, eta berdinketa bolada luzearen ondoren, azken hiru partidetan 7 puntu lortu dituzte. Asteburuan Bermeoko taldearen bisita izan dute. Partidaren hasiera parekatua izan zen, et...
Badirudi beasaindarrak bilatu dutela denboraldi hasieratik falta zuten oreka, eta berdinketa bolada luzearen ondoren, azken hiru partidetan 7 puntu lortu dituzte. Asteburuan Bermeoko taldearen bisita izan dute. Partidaren hasiera parekatua izan zen, eta bigarren zatian etorri zen etxekoen lehen gola; Gorka Brittek egin zuen, buruz. 10 minutu falta zirela, Brittek bigarrena egin zuen. Sailkapenean gora egin du Beasainek, eta 10. postuan dago, 21 punturekin.













