CAFek atzera bota du langileei ezarri nahi zien Lan Erregulazio Espedientea. Langileek aste ugari eman dituzte protestak antolatuz. Galeria honetan ikus ditezke EREa iragarri zutenetik Goierriko Hitzak argitaratu dituen albisteak, bildu dituen argazkiak eta egin dituen bideoak.
Beste behin ere, esku hutsik itzuli dira Biok Zerbitzuak taldeko mutilak etxetik kanpo jokaturiko partidatik. Igandean Arrigorriagan jokatu zuten, eta 68-56 galdu zuten Padura taldearen aurka. Partida intentsitate handiarekin hasi zuten goierritarrek, ...
Badirudi beasaindarrak bilatu dutela denboraldi hasieratik falta zuten oreka, eta berdinketa bolada luzearen ondoren, azken hiru partidetan 7 puntu lortu dituzte. Asteburuan Bermeoko taldearen bisita izan dute. Partidaren hasiera parekatua izan zen, et...
Pasa den asteburuan Gipuzkoako larruzko paletako azken jardunaldia jokatu dute. Bigarren mailan, Oianguko hiru bikote sailkatu dira finalerdietarako. Hortaz, Oianguko bikote bat behintzat finalean egongo da. Ostegun gauean, Aranburuk eta Goiburuk (Oiangu) Arrieta I.ari eta Olarani irabazi zieten (25-35). A taldeko bigarren postuan sailkatu dira irabazleak. Luzuriagaren eta Soraluzeren kontra jokatuko dute, Sanchezi eta Garciari irabazita (35-28) B taldeko lehen postuan sailkatu baitira. Berasategi II.ak eta letamendiak 35-23 irabazi diote Auzmendia-Amiano bikoteari eta A taldeko lehen postuan sailkatu dira.
Zumarragako Antxiñako Ama txistulari taldeak antolatutako kontzertua da
Bihar, abenduak 18, 2013ko aurrekontua lantzeko bilera egingo du ordiziako Udalak herritarrekin. Lanketa horretarako bi bilera antolatu dituzte. Lehenbizikoa bihar egingo dute udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, gabonetako oporrald...
Liburuak elektronikoki gordetzeko eta irakurtzeko gailuei buruzko azalpen hitzaldia izango da, gaur, astelehena, Lazkaon. Irakurketa digitalean lehen pausoak ematen irakatsiko du Elkar argitaletxeko Gexan Sorsek. Euskarazko eReader liburu elektroniko...
Hiru fasetan banatuta egingo dute parte hartze prozesua; gaur hitzaldia egingo dute ekimena aurkezteko
CAFeko zuzendaritzak atzera egin eta bertan behera utzi du lana erregulatzeko espedientea aurkezteko asmoa. Langileek 10. protesta eguna zuten gaur, eta goizean izan dute erabakiaren berri. Enpresak eta zuzendaritzak bilera dinamika bat zabalduko dute orain, elkarren artean, lan karga faltari eta honek eragindako egoerari irtenbideak elkarrekin aurkitzeko asmoz. Sindikatuak gustura agertu dira azken neurri hori dela eta. Protestak hasi zituztenetik, langileen eskakizun nagusia izan da lan erregulazio espedientea bertan behera uztea. Gaur goizean, lantegira iritsi orduko, zuzendaritzaren deia jaso dute langileen ordezkariek, 07:00etarako bilera baterako deia eginez. Han azaldu die zuzendaritzak erregulazioa alde batera uzteko asmoa. Emandako lehen azalpenean enpresako arduradunek argudiatu dute egoera honek ezin zuela jarraitu, ez zelako ona ez enpresarentzat ezta langileentzat ere. Hala ere, 2013ko lehen seihilekorako lan karga falta «egiazkoa eta eztabaidaezina» dela azaldu dute. Kanpoan batzarra egiteko zain zeuden 1.500 langileek «pozez» hartu dute berria. Alfonso Masid LAB sindikatuko kideak azaldu duenez, «indar handia egin behar izan dugu, dirua galduz, baina ideia garbi batekin, CAFen ez zela ERErik behar». Bilerak, bihartik aurrera Hala, bihar bertan hasita –11:00etan dute hitzordua–, «bilera dinamika bat» hasiko dute bi aldeek, lan falta horri irtenbideak bilatzeko. Sindikatuek ere lantegiaren eta langileen egoera «gaur egungo beharretara egokitu» behar dela azaldu [...]
Gabiriako Balentzategi Herri Eskolak 100 urte bete dituela ospatu dute Gabirian. Asteburu osoan zehar ekintza ugari egin dituzte: Eskolako ateak irekita egon dira, argazki eta material zaharren erakusketa egon da, dokumental emanaldia egon da, kafe-tertulia egin zen Erbie elkartean larunbat arratsaldean, eta atzo eguerdian ekitaldi nagusia eginn zen plaka berria jarriz eta arratsaldean ikasle ohiek ikuskizuna eman zuten. Aste honetan zehar ere argazki eta materialen erakusketa ikusgai egongo da eta baita abenduaren 25ean ere. Iruditan asteburuan zehar egindako hainbat ekintza:
Gaur eguerdian Ordizian etxebizitza baten desjabetza programatuta zegoenaz ohartarazi zuen ostiralean Kaleratzeak STOP! plataformak. Kaleratze hori martxora atzeratu dute, Goierriko Hitzak jakin duenez.
Markagailua: 9. Min. Sanchezen entsegua (5-0) 32. Min. Carter-en entsegua, Pedriton gauzatua (12-0) 48. Min. Tudelaren entsegua (12-5) 61. Min. Pedritok gauzatutako zigor-kolpea (15-5) 66. Min. Llanaren entsegua (20-5) 76. Min. Sempereren entsegua. Pedritok gauzatua (27-5) 80. Min. Carrizok gauzatutako zigor kolpea (30-5) Urte honetako etxetik kanpoko azken partida galdu du Ampo Ordiziak Valladoliden. 30-5 galdu du asteburuan Cetransa El Salvadorren kontra. Porrot honekin, sailkapeneko lehen bi postuak urrundu egin zaizkie ordiziarrei, hirugarren jarraitzen badute ere. Bigarren zatian bazirudien ordiziarrak berpiztu egingo zirela eta Tudela entsegu bat ere lortu zuen, baina epaileak Krolli eta Mujikari ateratako txartel horiek erreakzioa baldintzatu zuten. Partidaren amaieran, Axiok Joanes Aierbe kapitainaren falta asko somatu dutela nabarmendu zuen, “bere kuraia” ezin izan dutela ordezkatu esanez. “Espero dezagun Universidad de Vigoren aurkako partidaren atzetik dugun oporraldiak on egingo digula” esan zuen entrenatzaileak.