Biok Zerbitzuak-OKE saskibaloi taldeak galdu egin du Paduraren kontra
Beste behin ere, esku hutsik itzuli dira Biok Zerbitzuak taldeko mutilak etxetik kanpo jokaturiko partidatik. Igandean Arrigorriagan jokatu zuten, eta 68-56 galdu zuten Padura taldearen aurka. Partida intentsitate handiarekin hasi zuten goierritarrek, ...
Beste behin ere, esku hutsik itzuli dira Biok Zerbitzuak taldeko mutilak etxetik kanpo jokaturiko partidatik. Igandean Arrigorriagan jokatu zuten, eta 68-56 galdu zuten Padura taldearen aurka. Partida intentsitate handiarekin hasi zuten goierritarrek, defentsan lan ona eginez. Horren ondorioz, atsedenaldian aldageletara marlagailuan aurretik zirela joan ziren (31-33). Partida hausteko aukerak izan zituzten lehen 20 minutu hauetan, baina baloi ugari galdu zituzten, presa handiarekin jolasteagatik. Hirugarren laurdenean, bizkaitarren defensa gogorrak, ordiziarrek esan dutenez “askotan legaltasunaren mugak gaindituz”, partidari buelta ematea ahalbidetu zien Padurakoei. 15-5eko partziala jaso zuten ordiziarrek eta azken laurdenean susperraldia izan bazuten ere, lau puntura hurbiltzea besterik ez zuten lortu.













