Oianguko hiru bikote Gipuzkoako larruzko paleta txapelketako finalerdietan daude
Pasa den asteburuan Gipuzkoako larruzko paletako azken jardunaldia jokatu dute. Bigarren mailan, Oianguko hiru bikote sailkatu dira finalerdietarako. Hortaz, Oianguko bikote bat behintzat finalean egongo da. Ostegun gauean, Aranburuk eta Goiburuk (Oiangu) Arrieta I.ari eta Olarani irabazi zieten (25-35). A taldeko bigarren postuan sailkatu dira irabazleak. Luzuriagaren eta Soraluzeren kontra jokatuko dute, Sanchezi eta Garciari irabazita (35-28) B taldeko lehen postuan sailkatu baitira. Berasategi II.ak eta letamendiak 35-23 irabazi diote Auzmendia-Amiano bikoteari eta A taldeko lehen postuan sailkatu dira.














