Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu bart, lapurretan ari zirela
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu bart gauean, herriguneko lokal batean lapurretan ari zirela. Hiru lagunek, lokal komertzial baten kristala puskatu eta barrura sartu dira. Ertzainak bertaratu direnean, ihes egiten saiatu dira. Bat unean bertan at...
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu bart gauean, herriguneko lokal batean lapurretan ari zirela. Hiru lagunek, lokal komertzial baten kristala puskatu eta barrura sartu dira. Ertzainak bertaratu direnean, ihes egiten saiatu dira. Bat unean bertan atxilotu dute; beste batek, ihes egiten saiatu eta Oria ibaira jauzi egin du 5 metroko altueratik, eta suhiltzaileek atera behar izan dute, min hartuta. Hirugarrenak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila dabil. Atxilotuetako bat 15 aldiz atzeman dute, antzeko delituengatik. Bi atxilotuak Tolosako epaitegiaren esku utziko dituzte orain.













