Iñaki Ochoa de Olza Annapurnan hil zen. Aurrekaririk ez duen erreskate-misio bat antolatu zuten hura erreskatatzeko, eta Pura Vida dokumentalak operazioak iraun zuen lau egunetako gertaerak biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute ofizialki...
Jostailuak trukatzeko azoka antolatuko dute bihar eta etzi, Urretxuko Gernikako Arbola plazan
Goierriko bost liburu eta disko azokak enbor beraren adaxka izan dira, asteburuan, lehenbiziko aldiz. Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Seguran egin dituzte, ostiraletik igandera. Lazkaok orain hamalau urte ekin zion antolatzeari; duela sei urte Segura, Ordizia eta Ataun batu ziren antolamendu bateratura; eta aurten Beasain gehitu zaie. Euskal literatura, ikerketa, saiakera eta musikaren alorretako berritasun aipagarrienak eskuratzeko modua izan da bost azoketan. Denetan %15eko deskontua egin dute, aldea udalek finantzatuta. Ataunen, San Gregorion egin da aurten azoka, Elkargunean. Ohitura duten bezala, herritarrek edo herriari buruz ekoitzitako lanen aurkezpenak sartu dituzte egitarauan: Ainara Gorostitzuk Aldamenekoa, Ihintza Agirretxek Enrike Zurutuza albaitariari buruzkoa, Mikel Egigurenek Gazta zati bat DVDa… Seguran, beste urtetako erreferentziak bete direla azaldu dute antolatzaileek, lehen balorazioa osatu aurretik bada ere. Botikaxarra kultur gunean egon da feria, iaz bezalaxe. Kalkulatu dutenez, 500 bat artikulu saldu dira guztira, jostailu, ume liburu, disko edo era guztietako liburu. Lekua estreinatu du Beasaingo azokak, beste laurekin batu den urtean. Udaletxe aurreko plazapean jarri dute. Irekiera dantzariek eta bertso eskolako haurrek egin zuten. Gazta zati bat ekimenari laguntzeko taloak saldu zituzten idiazabaldarrek. Lazkaon, jendea erruz ibili da liburu artean, plazako frontoian. Baita Ordizian ere, Barrenan.
Ataun Kirol Elkarteak atzo eta gaur jarri du mendiko federatu txartelak ateratzeko aukera. Gaur, 18:00etatik 20:00etara Aizkoate elkartera joan behar dute mendizaleek, 2013ko karneta berritzeko eta lehen aldiz ateratzeko.
Lazkaoko musika eskolako haurrek Gabonetako emanaldia egingo dute, gaur 18:00etan, Arerian. 20 abesti jo eta kantatuko dituzte. Ostegunean, 19:30ean, San Prudentzion helduen koruak abestuko du, biolin eta zeharkako txirula taldeek lagunduta.
Katxalin elkartekoek hitzaldia egingo dute, gaur 17:30ean, Lazkaoko udaletxeko batzar aretoan. Bularreko minbiziari buruz azalpenak emango dituzte. Udalak antolatu du saioa.
Beasain Institutuak ikasleentzat eta haien gurasoentzat antolatzen dituen orientazio saioen barruan, inguruko enpresa eta erakundeetako ordezkariak gonbidatzen dituzte. Bihar, Txema Gisasola MCCko lehendakaria izango dute gonbidatua. Kooperatiba sektorearen egoera Goierrin, Euskadin eta munduan hitzaldia egingo du, 18:00etan, Txindoki eraikineko areto nagusian. Joan den uztailean, elkarrizketa egin zion GoiBerri aldizkariak.
Legazpiko Tokiko Agenda 21eko urteko azkeneko foroa deitu dute ostegunerako. Azkeneko hilabeteetan herrian pil-pilean dagoen hondakinen gaia izango dute hizpide urteko azken bilkura honetan. Ohi bezala, interesatuta dauden legazpiar guztiak daude berta...
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu bart gauean, herriguneko lokal batean lapurretan ari zirela. Hiru lagunek, lokal komertzial baten kristala puskatu eta barrura sartu dira. Ertzainak bertaratu direnean, ihes egiten saiatu dira. Bat unean bertan at...
Jose Antonio Zabaleta gudaria Derioko hilerrian fusilatu zutela 75 urte bete dira; EAJk Euzko Gudarosteko gudariari eta haren senitartekoei omenaldia egin die...
Zaldibiako Udalak Auzoko egitasmoa jarri du martxan, hizkuntza ezberdinak dituzten herritarrak elkarrekin harremanetan jartzeko xedez. Lehen urratsa Zaldibiako hizkuntza-aniztasuna azaltzea izango da. Horretarako, plazan eta Lardizabal eskolako atarian...
Legorretako Udalak gaur 19:00etan aurkeztuko ditu 2013rako udal aurrekontuak, udaletxean. Herritarrentzat saio irekia da. Udalaren egoera ekonomikoa eta krisiak zer eragin izan duen ere azalduko dute udal agintariek.
Loreto Aramendi organo jotzaileak eta Pedro Miguel Aginaga biolin jotzaileak kontzertua egingo dute, gaur, asteartea, Zaldibian. Santa Fe elizako organoa joko du Aramendik, eta zazpi piezako emanaldia izango da. 18:00etan hasiko da saioa. Bach, Vivaldi...
Urte berezia izaten ari da aurtengoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat. 25 urte bete dira aurten Agustin Mujika Takolo-k eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Euskal Herriko pailazo talderik ezagunenetakoa sortu zutela, eta orain hilabete eskas argitaratu zuten urteurren hori gogoratuko duen Sentitu, pentsatu, ekin disko sinfonikoa. Ordizian ikusi ahalko da hilaren 30ean disko horren bueltan pailazoek sortu duten ikuskizuna. Bi saio egingo dituzte aurten ere; 16:00etan bat, eta 18:30ean bestea. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Urtero izaten da berezia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ordizian egiten duten saioa, eta aurten are bereziagoa izango da, pailazoek 25 urte betetzeaz gain, Amona Joxefinak 100 urte beteko dituelako ikuskizunean. Porrotxek aurreratu duenez, Takolo ere ikuskizunean izatekoa da, eta urte askoan pailazoekin lankidetzan aritutako jendea ere igoko da oholtzara. Ohi bezala, Ordiziako Musika Eskolako Goierriko haurrek eta Urruñako ikastolakoek ere parte hartuko dute. Hamasei urte lankidetzan Goierri beheko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendik) hamasei urte daramatzate Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioari laguntza eskaintzeko ahalegina egiten. Azaroaren 25ean egin zuten aurtengo aurreneko ekimen bateratua, Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldeak Urruñako kiroldegian egin zuen kontzertuarekin. Abenduaren 30ekoa izango da bigarren ekimena, eta horrez gain, azken hilabeteetan, Iparraldeko ikastolei laguntzeko errifak [...]