Eskolaren ibilbidea gogoratu dute
Balentzategi eskolak 100 urte bete dituela eta, ospakizun ugari egin dute Gabirian. Argazki erakusketa, ekitaldia, ikuskizunak, ate irekiak, jolasak, eta abar. Irudian, larubat arratsaldean Erbie elkartean egin zuten kafe-tertulia. 60 lagun inguruk pa...
Balentzategi eskolak 100 urte bete dituela eta, ospakizun ugari egin dute Gabirian. Argazki erakusketa, ekitaldia, ikuskizunak, ate irekiak, jolasak, eta abar. Irudian, larubat arratsaldean Erbie elkartean egin zuten kafe-tertulia. 60 lagun inguruk parte hartu zuten egun eskolako zuzendari den Ane Miren Aizpuruk eta eskolako egungo ikasleen galderek gidatuta. 30. hamarkadan eskolan ibilitakoek ere parte hartu zuten. Irudi gehiago goierrimendebaldea.hitza.eus webgunean.













