Goierriko bost herritako liburu azokak ekimen bateratuarekin garatu dira
Goierriko bost liburu eta disko azokak enbor beraren adaxka izan dira, asteburuan, lehenbiziko aldiz. Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Seguran egin dituzte, ostiraletik igandera. Lazkaok orain hamalau urte ekin zion antolatzeari; duela sei urte Segura, Ordizia eta Ataun batu ziren antolamendu bateratura; eta aurten Beasain gehitu zaie. Euskal literatura, ikerketa, saiakera eta musikaren alorretako berritasun aipagarrienak eskuratzeko modua izan da bost azoketan. Denetan %15eko deskontua egin dute, aldea udalek finantzatuta. Ataunen, San Gregorion egin da aurten azoka, Elkargunean. Ohitura duten bezala, herritarrek edo herriari buruz ekoitzitako lanen aurkezpenak sartu dituzte egitarauan: Ainara Gorostitzuk Aldamenekoa, Ihintza Agirretxek Enrike Zurutuza albaitariari buruzkoa, Mikel Egigurenek Gazta zati bat DVDa… Seguran, beste urtetako erreferentziak bete direla azaldu dute antolatzaileek, lehen balorazioa osatu aurretik bada ere. Botikaxarra kultur gunean egon da feria, iaz bezalaxe. Kalkulatu dutenez, 500 bat artikulu saldu dira guztira, jostailu, ume liburu, disko edo era guztietako liburu. Lekua estreinatu du Beasaingo azokak, beste laurekin batu den urtean. Udaletxe aurreko plazapean jarri dute. Irekiera dantzariek eta bertso eskolako haurrek egin zuten. Gazta zati bat ekimenari laguntzeko taloak saldu zituzten idiazabaldarrek. Lazkaon, jendea erruz ibili da liburu artean, plazako frontoian. Baita Ordizian ere, Barrenan.
Goierriko bost liburu eta disko azokak enbor beraren adaxka izan dira, asteburuan, lehenbiziko aldiz. Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Seguran egin dituzte, ostiraletik igandera. Lazkaok orain hamalau urte ekin zion antolatzeari; duela sei urte Segura, Ordizia eta Ataun batu ziren antolamendu bateratura; eta aurten Beasain gehitu zaie.

Liburu azoka, asteburuan, Lazkaon./Arkaitz Apalategi
Euskal literatura, ikerketa, saiakera eta musikaren alorretako berritasun aipagarrienak eskuratzeko modua izan da bost azoketan. Denetan %15eko deskontua egin dute, aldea udalek finantzatuta.
Ataunen, San Gregorion egin da aurten azoka, Elkargunean. Ohitura duten bezala, herritarrek edo herriari buruz ekoitzitako lanen aurkezpenak sartu dituzte egitarauan: Ainara Gorostitzuk Aldamenekoa, Ihintza Agirretxek Enrike Zurutuza albaitariari buruzkoa, Mikel Egigurenek Gazta zati bat DVDa…
Seguran, beste urtetako erreferentziak bete direla azaldu dute antolatzaileek, lehen balorazioa osatu aurretik bada ere. Botikaxarra kultur gunean egon da feria, iaz bezalaxe. Kalkulatu dutenez, 500 bat artikulu saldu dira guztira, jostailu, ume liburu, disko edo era guztietako liburu.
Lekua estreinatu du Beasaingo azokak, beste laurekin batu den urtean. Udaletxe aurreko plazapean jarri dute. Irekiera dantzariek eta bertso eskolako haurrek egin zuten. Gazta zati bat ekimenari laguntzeko taloak saldu zituzten idiazabaldarrek.
Lazkaon, jendea erruz ibili da liburu artean, plazako frontoian. Baita Ordizian ere, Barrenan.













