Hondakinak gaika biltzeko bideragarritasun planaz arituko dira foroan
Legazpiko Tokiko Agenda 21eko urteko azkeneko foroa deitu dute ostegunerako. Azkeneko hilabeteetan herrian pil-pilean dagoen hondakinen gaia izango dute hizpide urteko azken bilkura honetan. Ohi bezala, interesatuta dauden legazpiar guztiak daude berta...
Legazpiko Tokiko Agenda 21eko urteko azkeneko foroa deitu dute ostegunerako. Azkeneko hilabeteetan herrian pil-pilean dagoen hondakinen gaia izango dute hizpide urteko azken bilkura honetan. Ohi bezala, interesatuta dauden legazpiar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.
Spora enpresa katalanak, Sasietak hala eskatuta, herrian atez ateko bilketa sistema ezartzeko egindako bideragarritasun planaren emaitzak emango dizkiete ezagutzera bihar herritarrei. Bide batez, enpresak Legazpirentzat egokiena deritzon eredua zein den ere aurkeztuko zaie bertan bildutakoei; planteatutakoa guztien artean aztertzeko aukera ere egongo da.
Ostegunean 18:30ean emango diote hasiera bilkurari udaletxeko batzar aretoan. Behin herritarrei eman beharreko informazioa emanda parte hartze prozesua jarriko dute martxan, sistema guztien artean erabakitzeko.













