Pura Vida dokumentala ikusteko aukera Ordizian eta Beasainen
Iñaki Ochoa de Olza Annapurnan hil zen. Aurrekaririk ez duen erreskate-misio bat antolatu zuten hura erreskatatzeko, eta Pura Vida dokumentalak operazioak iraun zuen lau egunetako gertaerak biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute ofizialki...
Iñaki Ochoa de Olza Annapurnan hil zen. Aurrekaririk ez duen erreskate-misio bat antolatu zuten hura erreskatatzeko, eta Pura Vida dokumentalak operazioak iraun zuen lau egunetako gertaerak biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute ofizialki dokumentala, eta aste honetan Ordizian eta Beasainen ikusteko aukera egongo da. Ordizian bihar proiektatuko dute, 20:30ean Herri Antzokian. Beasainen abenduaren 23an eta 25ean egingo dituzte proiekzioak. 23an bi emanaldi egingo dituzte: 19:30ean eta 22:00etan. 25ean, berriz, 19:30ean proiektatuko dute.
Dokumentala jatorrizko bertsioan eskainiko dute, euskarazko azpitituluekin.













