Saio berezia 25. urteurrenean
Urte berezia izaten ari da aurtengoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat. 25 urte bete dira aurten Agustin Mujika Takolo-k eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Euskal Herriko pailazo talderik ezagunenetakoa sortu zutela, eta orain hilabete eskas argitaratu zuten urteurren hori gogoratuko duen Sentitu, pentsatu, ekin disko sinfonikoa. Ordizian ikusi ahalko da hilaren 30ean disko horren bueltan pailazoek sortu duten ikuskizuna. Bi saio egingo dituzte aurten ere; 16:00etan bat, eta 18:30ean bestea. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Urtero izaten da berezia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ordizian egiten duten saioa, eta aurten are bereziagoa izango da, pailazoek 25 urte betetzeaz gain, Amona Joxefinak 100 urte beteko dituelako ikuskizunean. Porrotxek aurreratu duenez, Takolo ere ikuskizunean izatekoa da, eta urte askoan pailazoekin lankidetzan aritutako jendea ere igoko da oholtzara. Ohi bezala, Ordiziako Musika Eskolako Goierriko haurrek eta Urruñako ikastolakoek ere parte hartuko dute. Hamasei urte lankidetzan Goierri beheko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendik) hamasei urte daramatzate Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioari laguntza eskaintzeko ahalegina egiten. Azaroaren 25ean egin zuten aurtengo aurreneko ekimen bateratua, Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldeak Urruñako kiroldegian egin zuen kontzertuarekin. Abenduaren 30ekoa izango da bigarren ekimena, eta horrez gain, azken hilabeteetan, Iparraldeko ikastolei laguntzeko errifak [...]
Urte berezia izaten ari da aurtengoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat. 25 urte bete dira aurten Agustin Mujika Takolo-k eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Euskal Herriko pailazo talderik ezagunenetakoa sortu zutela, eta orain hilabete eskas argitaratu zuten urteurren hori gogoratuko duen Sentitu, pentsatu, ekin disko sinfonikoa. Ordizian ikusi ahalko da hilaren 30ean disko horren bueltan pailazoek sortu duten ikuskizuna. Bi saio egingo dituzte aurten ere; 16:00etan bat, eta 18:30ean bestea. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
Urtero izaten da berezia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ordizian egiten duten saioa, eta aurten are bereziagoa izango da, pailazoek 25 urte betetzeaz gain, Amona Joxefinak 100 urte beteko dituelako ikuskizunean. Porrotxek aurreratu duenez, Takolo ere ikuskizunean izatekoa da, eta urte askoan pailazoekin lankidetzan aritutako jendea ere igoko da oholtzara. Ohi bezala, Ordiziako Musika Eskolako Goierriko haurrek eta Urruñako ikastolakoek ere parte hartuko dute.
Hamasei urte lankidetzan
Goierri beheko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendik) hamasei urte daramatzate Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioari laguntza eskaintzeko ahalegina egiten. Azaroaren 25ean egin zuten aurtengo aurreneko ekimen bateratua, Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldeak Urruñako kiroldegian egin zuen kontzertuarekin. Abenduaren 30ekoa izango da bigarren ekimena, eta horrez gain, azken hilabeteetan, Iparraldeko ikastolei laguntzeko errifak saltzen aritu dira Bidasoaren bi aldeetako eragileak.
Iparraldeko bi ikastetxe horietako ordezkariek esker oneko hitzak izan zituzten Goierritik jasotzen duten laguntzarekiko. «Diruz ez ezik, indarra emanez ere laguntzen diguzue». Piarres Larzabal Kolegioan 240 ikasle dituzte egun, 110 Urruñako ikastolan, eta instalazio egokiak dituzte.
Ikuskizuna
Datuak
Noiz. Abenduaren 30ean.
Non. Majori kiroldegian.
Ordua. Bi saio. Aurrenekoa 16:00etan, bigarrena 18:30ean.
Sarrera. 7 euro.
Sarrerak non. Bihar jarriko dituzte salgai. Ordizian, Villa Eugenian salduko dituzte 19tik 21era (17:00-19:00), eta Majorin 19tik bukatu arte; Beasainen Andramendi ikastolan (16:30-17:30), eta 22tik aurrera Antzizar tabernan. Lazkaon Gerrikon, Seguran Elorripen, Idiazabalen Izparren, Itsasondon Kaxintanen eta Zaldibian Joxepanen egongo dira salgai bihartik.













