Aizkorrin desagertutako emakumearen bila jarraitzen dute
Aizkorrin desagertutako Asteasuko emakumearen bilaketari ekin diote berriro gaur goizean. 37 urteko emakume baten bila ari dira. Pasa den abenduaren 12an Brinkolako tren geltokitik ibilaldi bat egitera abiatu zen bere zakurrarekin, eta hau bakarrik itz...
Aizkorrin desagertutako Asteasuko emakumearen bilaketari ekin diote berriro gaur goizean. 37 urteko emakume baten bila ari dira. Pasa den abenduaren 12an Brinkolako tren geltokitik ibilaldi bat egitera abiatu zen bere zakurrarekin, eta hau bakarrik itzuli zen Legazpira. Atzo ere emakume honen bila aritu ziren, baina 18:30ean bilaketa utzi zuten, topatu gabe. 9:00etan heldu diote gaur berriro bilaketari. helikoptero bat ere ari da bere bila.