Axio Araña: “ziur dagoen gauza bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da”
Axioren esanetan, Valladolideko partidan, lehen 40 minutuetan euren “mailatik urrun” egon ziren. “Agresibitaterik gabe erdipurdiko talde batean bihurtzen zara. Defentsa puskatzea kostatzen zaigu, eta horrela ezin da. Gerora saiatu gara, baina fede handirik gabe” esan du. “Horri, zalegoaren protestez kutsatzen diren pertsonalitaterik gabeko arbitrajeak batzen badizkiogu, gure erreakzioak behar adina indarrik eta intentsitaterik izan ez zuela ondoriozta daiteke. Emaitzak guztia dio” esan du. Gogoeta sakonagoa ere plazaratu du Arañak: “Ez gaude gure une onenean. Gabonen aurretik partida bat falta zaigu eta puntuak batzeko beharra dugu. Ondorengo geldialdia ondo etorriko zaigu, baina orain abisatzen dut. Pasa den astean nioen ez ginela Real Madrid taldea, eta orain baieztatu egiten dut hori. Batzuetan, taldeak saiatu egiten dira eta erreakzionatu egiten dute eta beste batzuetan, ezin dute. Hau da gure taldea eta gu berarekin egon behar gara. Gu behintzat bai, taldetik gertuen sentitzen garenok. Ziur dagoen bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da, eta denboraldi amaieran, taldeak jokatzeari uztean, gauden hori izango da gure lekua, gorago edo beherago, irabazi edo galdu”. Ampo Ordiziako entrenatzaileak Joanesen falta gehiegi somatu zutela uste du, “gerlari gehiago behar ditugu” esanez. Gipuzkoako 2012 Kirolaria sari banaketa Axio Araña entrenatzaileak, bestalde, Gipuzkoako 2012 Kirolari saria jasoko du bihar, osteguna, [...]
Axioren esanetan, Valladolideko partidan, lehen 40 minutuetan euren “mailatik urrun” egon ziren. “Agresibitaterik gabe erdipurdiko talde batean bihurtzen zara. Defentsa puskatzea kostatzen zaigu, eta horrela ezin da. Gerora saiatu gara, baina fede handirik gabe” esan du. “Horri, zalegoaren protestez kutsatzen diren pertsonalitaterik gabeko arbitrajeak batzen badizkiogu, gure erreakzioak behar adina indarrik eta intentsitaterik izan ez zuela ondoriozta daiteke. Emaitzak guztia dio” esan du.
Gogoeta sakonagoa ere plazaratu du Arañak: “Ez gaude gure une onenean. Gabonen aurretik partida bat falta zaigu eta puntuak batzeko beharra dugu. Ondorengo geldialdia ondo etorriko zaigu, baina orain abisatzen dut. Pasa den astean nioen ez ginela Real Madrid taldea, eta orain baieztatu egiten dut hori. Batzuetan, taldeak saiatu egiten dira eta erreakzionatu egiten dute eta beste batzuetan, ezin dute. Hau da gure taldea eta gu berarekin egon behar gara. Gu behintzat bai, taldetik gertuen sentitzen garenok. Ziur dagoen bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da, eta denboraldi amaieran, taldeak jokatzeari uztean, gauden hori izango da gure lekua, gorago edo beherago, irabazi edo galdu”.
Ampo Ordiziako entrenatzaileak Joanesen falta gehiegi somatu zutela uste du, “gerlari gehiago behar ditugu” esanez.
Gipuzkoako 2012 Kirolaria sari banaketa
Axio Araña entrenatzaileak, bestalde, Gipuzkoako 2012 Kirolari saria jasoko du bihar, osteguna, 19:00etan Miramonen egingo den galan. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du ekitaldia eta Arañak bere kirol ibilbideagatik jasoko du saria.
Iñaki Puyadena eta Farmaetxe
Farmaetxe enpresak babestuko du Iñaki Puyadena. Honekin batera, Farmaetxek %5eko deskontua egingo die Ordizia Rugby Elkarteko bazkideei bere produktuetan.
Ordizia Rugby Elkartearen asanblada
Pasa den ostiralean egin zuten ordizia Rugby Elkarteko urteko asanblada. Balantzearen atzetik, hauteskunde prozesu bati irekiera eman zioten, elkartearen lehendakaritzarako hautagaiak aurkez daitezen. Hautgaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 18an amaituko da.
Ekitaldian, egungo zuzendaritzari ea berriro aurkeztearen inguruan zein ideia duten galdu zioten, eta hauen erantzuna argia izan zen: aurpegi berriak nahi dituzte elkartearen zuzendaritzan, beharrezkoa eta positiboa dela esanez.













