Emaitza ikusgarriak lortu dituzte Txindoki taldeko kideek asteburuan
Aire libreko probetako lehen jardunaldia ospatu zuten asteburuan Donostiako Anoeta estadioan. Ordiziako txindoki atletismo taldeko hiru kidek pisu-jaurtiketan hartu zuten parte egin zituzten. Kadeteen mailan, 3 kiloko bolarekin, Ane Torresek irabazi egin zuen 10,61 metroko distantziarekin. Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxieneko distantzia lortu zuen Torresek. Amets Otaegik laugarren egin zuen maila berean, 9,04 metrorekin, eta gazteetan Alba Torresek irabazi zuen 3 kiloko bola 13,18 metrora jaurtitzean. Bere mailako Espainiako txapelketarako gutxieneko marka ere lortu du Torresek. Krossari dagokionez, Eibarko Arrateko maldetan nagusitasunez aritu ziren ordiziarrak. Esan dutenez, Speaker-ak “Goierriko hauek nahikoa dute” ere esan omen zuen mikrofonotik, hain zen eta handia nagusitasuna. Hamabi lasterketetetan igo ziren podiumera Txindokikoak. Banakako 25 podium eta taldekako 7 lortu zituzten. Banakako garaipenak 11 izan ziren. Gizonen artean, senior mailan Eneko Agirrezabalek debutatu zuen, garaipena ere eskuratuz. Sergio Romanek bigarren egin zuen eta Iker Zurutuzak seigarren. Aritz Mendizabal (12.), Juan Luis Goez (13.), Ander Irastorza (15.), Adur Eskisabel (17.), Eduardo Gallego (19.), Iker Iztueta (22.) eta Egoitz Iztueta (26.) ere lasterketa berean aritu ziren. taldekakoan irabazi egin zuten. Beteranoen artean, Mikel Albenizek lortu zuen garaipena. Jose Javier Cuadrado Karratu (3.), Sergio Serrano (6.) Imanol Oyarbide (9.), Juan Carlos Garijo (17.) eta Gotzon Auzmendik (37.) lagundu [...]
Krossari dagokionez, Eibarko Arrateko maldetan nagusitasunez aritu ziren ordiziarrak. Esan dutenez, Speaker-ak “Goierriko hauek nahikoa dute” ere esan omen zuen mikrofonotik, hain zen eta handia nagusitasuna. Hamabi lasterketetetan igo ziren podiumera Txindokikoak. Banakako 25 podium eta taldekako 7 lortu zituzten. Banakako garaipenak 11 izan ziren.
Gizonen artean, senior mailan Eneko Agirrezabalek debutatu zuen, garaipena ere eskuratuz. Sergio Romanek bigarren egin zuen eta Iker Zurutuzak seigarren. Aritz Mendizabal (12.), Juan Luis Goez (13.), Ander Irastorza (15.), Adur Eskisabel (17.), Eduardo Gallego (19.), Iker Iztueta (22.) eta Egoitz Iztueta (26.) ere lasterketa berean aritu ziren. taldekakoan irabazi egin zuten. Beteranoen artean, Mikel Albenizek lortu zuen garaipena. Jose Javier Cuadrado Karratu (3.), Sergio Serrano (6.)
Imanol Oyarbide (9.), Juan Carlos Garijo (17.) eta Gotzon Auzmendik (37.) lagundu zioten lasterketan. Gizonen junior mailan Alexander Oyarbidek irabazi zuen, eta gazteetan, berriz, Adel Ben Miloudek. Noman Ali Rajak hirugarren egin zuen. Kadeteen artean Danel Calvillok irabazi zuen, Adrian Pajaresek bigarren egin zuen eta Xabier Zabalak bosgarren.
Emakumeen artean, junior mailan, Maria Ibañezek lortu zuen garaipena. Maider Unanuek hirugarren egin zuen. Gazteetan Olatz Unanuek bigarren egin zuen eta Irati Zubizarretak hirugarren. Ainhoa Goikoetxeak laugarren egin zuen, Irati Diezek zortzigarren eta Nahia Begiristainek bederatzigarren. Taldekako garaipena eskuratu zuten.
Neska infantilen mailan, Lide Urrestarazuk hirugarren egin zuen. Nerea Sarasolaren (5.) eta Maitane Perezen (6.) laguntzaz taldekako garaipena eskuratu zuten. Kimuen mailan, Maddi Lopetegik irabazi du, Uxue de Pradok egin du bigarren eta Atatu Amilibiak laugarren. Maialen Galparsoro (6.), Naia Lopez (8.) eta Ixiar Otamendi (10.) ere lasterketa honetan aritu ziren.
Palentziako Venta de Baños herriko lasterketan Paula de Juanek hamalaugarren egin zuen kadete mailan, eta Xabier Murielek 25., kadete mailan baita ere.
Orioko lasterketa herrikoiean, Ibai Albak hirugarren egin du eta Donostiako mendeurren lasterketan Unai Señoranek postu bera lortu du.
Datorren asteburuan estalitako pìstako probak jokatuko dituzte Donostian. Concha Cross Beach lasterketa ere asteburu honetan egingo dute, eta baita Amurrioko eta pasai Antxoko lasterketa herrikoiak ere. Astelehenean, azkenik, Zornotzan Belatxikietara igoera izango dute.