XII. Zegama-Aizkorri Maratoiko izen-ematea urtarrilak 14tik otsailak 1era izango da
Urtarrilak 14tik otsailak 1era bitartean egongo da datorren urtean jokatuko den XII. Zegama-Aizkorri Maratoian parte hartzeko izena emateko aukera. Otsailak 22an egingo dute zozketa eta orduan jakingo da nork parte hartu ahal izango duen. 450 dorsal b...
Urtarrilak 14tik otsailak 1era bitartean egongo da datorren urtean jokatuko den XII. Zegama-Aizkorri Maratoian parte hartzeko izena emateko aukera. Otsailak 22an egingo dute zozketa eta orduan jakingo da nork parte hartu ahal izango duen. 450 dorsal banatuko dira guztira. Antolakuntzak 225 dorsal gordeko ditu konpromezuetarako, aurreko hamaika edizioetan parte hartu duten lasterkarientzako eta aurreko bi edizioetan kronorik onenak lortu zituztenentzat. Plaza gordeta duten lasterkariek ere izena eman beharra izango dute. Lehen aldiz parte hartu nahi duten lasterkariei zenbaki bat emango zaie zozketarako eta zozketan behin baina gehiagotan sartu eta tokatu ez zaienei, parte hartu duten aldiko zenbaki bat gehiago emango zaie eta beraz, aukera gehiago izango dute dorsala lortzeko.