‘Egiptorako ihesa’ antzezlana jendearen partaidetzara moldatuko dute
Lazkaoko Zawopi taldekoek bilera antolatu dute, gaurko, urtarrilaren 13ko Astotxo egunean egingo duten Egiptorako ihesa kale antzezpena prestatzeko. Apaizetxean dira bilerak, gaur, 14 urtetik beherakoentzat 18:00etan eta helduentzat 18:30ean. Garrantzi...
Lazkaoko Zawopi taldekoek bilera antolatu dute, gaurko, urtarrilaren 13ko Astotxo egunean egingo duten Egiptorako ihesa kale antzezpena prestatzeko. Apaizetxean dira bilerak, gaur, 14 urtetik beherakoentzat 18:00etan eta helduentzat 18:30ean. Garrantzi berezia eman diete bilera horiei, «antzezpena dimentsionatu eta neurria emateko» partaide kopurua zehaztu nahi dutelako, urtea bukatu aurretik. Jendea biltzea geroz eta nekezagoa dela eta, antzerkiaren neurria murrizteko aukera darabilte. Hala, inguratzen edo animatzen den jende kopuruaren arabera moldatuko lukete antzezlana bera.