Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek egindako jaiotzak ikusgai daude Zelai Arizti kultur etxean; ikasleek beren etxean egiten dituzte eskulanak, helburua etxekoak inplikatzea baita.
Lazkaoko Zawopi taldekoek bilera antolatu dute, gaurko, urtarrilaren 13ko Astotxo egunean egingo duten Egiptorako ihesa kale antzezpena prestatzeko. Apaizetxean dira bilerak, gaur, 14 urtetik beherakoentzat 18:00etan eta helduentzat 18:30ean. Garrantzi...
San Tomas feriaren eta gabon eskeen ondoren, aste honetan jarraituko du Legorretan Gabonetarako prestatu duten kultura egitarau bereziak. Gaur, 16:00etan, haur jolasak eta buruhandiak izango dira, plazan, Gazte Piku taleak antolatuta. Bihar , ostirala,...
Itsasondoko udaletxe berrituaren inaugurazio ofiziala etzi, larunbata, egingo dute. Herritarrek irailean izan zuten dagoeneko barrutik ikusteko aukera, ate irekien jardunaldia egin zutelako festetako larunbatean. Etzi, 11:00etan hasiko da inauguratzeko ekitaldia, udal eta foru agintariak bertan direla.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin …
Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteko kide diren hamabi saltokiak Gabonetako kanpaina bete-betean dira. Karibera bi lagunentzat bidaia zotz egingo dute, eta horixe izango da aurtengo berritasun nabarmenena. Dagoeneko ari dira txartelak ematen.
Lazkaoneko kide diren dendetan erosketak eginadakoan jasoko ditu bezeroak …
Lapke pilota elkarteko Mikel Egiburu eta Ander Murua kadetetako 2. mailako Gipuzkoako txapeldun dira. Larunbatean Gazteleku taldekoei irabazi diete (22-17). Jubeniletako 3. mailan, berriz, Iñaki Rezusta eta Julen Murua txapeldunorde geratu ziren, Eiba...