Itsasondoko udaletxea ahaldun nagusiak inauguratuko du, larunbatean
Itsasondoko udaletxe berrituaren inaugurazio ofiziala etzi, larunbata, egingo dute. Herritarrek irailean izan zuten dagoeneko barrutik ikusteko aukera, ate irekien jardunaldia egin zutelako festetako larunbatean. Etzi, 11:00etan hasiko da inauguratzeko ekitaldia, udal eta foru agintariak bertan direla.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin …
Itsasondoko udaletxe berrituaren inaugurazio ofiziala etzi, larunbata, egingo dute. Herritarrek irailean izan zuten dagoeneko barrutik ikusteko aukera, ate irekien jardunaldia egin zutelako festetako larunbatean. Etzi, 11:00etan hasiko da inauguratzeko ekitaldia, udal eta foru agintariak bertan direla.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok irekiko du udaletxe berritua, eraikinaren aro berriaren hasiera irudikatuz. Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Iñaki Errazkin ere bertan izango da. Udaleko ordezkaritzaren buru Asier Garro alkatea izango da.
Goizeko hamaiketan zinta moztu ondoren, foru eta udal agintariek udaletxe berritura bisita egingo dute. Hamaiketakoa ere han bertan izango da, joandako guztientzat. Agintariekin solasaldirako tarte bat ere egongo dela aurreratu dute Itsasondoko Udaletik.
Udal zerbitzuak irailetik aurrera kokatu dituzte areto berrietan.