Lazkaon merkatari elkarteak Karibera bidaia zozkatuko du
Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteko kide diren hamabi saltokiak Gabonetako kanpaina bete-betean dira. Karibera bi lagunentzat bidaia zotz egingo dute, eta horixe izango da aurtengo berritasun nabarmenena. Dagoeneko ari dira txartelak ematen.
Lazkaoneko kide diren dendetan erosketak eginadakoan jasoko ditu bezeroak …
Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteko kide diren hamabi saltokiak Gabonetako kanpaina bete-betean dira. Karibera bi lagunentzat bidaia zotz egingo dute, eta horixe izango da aurtengo berritasun nabarmenena. Dagoeneko ari dira txartelak ematen.
Lazkaoneko kide diren dendetan erosketak eginadakoan jasoko ditu bezeroak zozketa-txartelak. Hamarna euroko gastuarengatik bi txartel ari dira ematen. Urtarrilaren 5eko El Niño loteriaren sari nagusiarekin bat egiten duena izango da sariduna.
Oihalezko poltsak
Bestetik, oihalezko poltsak atera ditu Lazkaonek, eta hasita daude banatzen, igandeaz geroztik. Elkartearen irudia dute zorroek. Aste honetan 800 ale banatuko dituzte. Ondoren, Astotxo festatik aurrera (urtarrilak 13) 300 egutegi emango dituzte.