Bilduk batzarra egingo du gaur Olaberrian, arau subsidiarioei buruz jarduteko
Olaberriko Bildu alderdiak batzar irekia egingo du gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Etorkizuneko Olaberria gaitzat hartuta. Olaberriko Plan Orokorra eta arau ordezkatzaileei ipinitako alegazioak izango dituzte hizpide. Udala arau subsidiarioak aldatzeko prozesuan ari da.
Bilduk ohar batean jakinarazi duenez koalizioa …
Olaberriko Bildu alderdiak batzar irekia egingo du gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Etorkizuneko Olaberria gaitzat hartuta. Olaberriko Plan Orokorra eta arau ordezkatzaileei ipinitako alegazioak izango dituzte hizpide. Udala arau subsidiarioak aldatzeko prozesuan ari da.
Bilduk ohar batean jakinarazi duenez koalizioa ere arauen lanketa propioa egiten ari da. Horretarako herritarren parte-hartzea eskatu du, lan hori egiteko «ezinbestekoa» direlako olaberritarren ekarpenak. Hala, herritar guztientzat zuzendutako bilera izango da gaurkoa.
Bilduk jarri dituen alegazioen berri emango dute, batetik. Geografoa eta lurralde antolaketan nahiz ingurumenean teknikari den R. Servertek idatzi ditu, eta hark azalduko ditu.
Tiro zelaia, arreta gune
Duela bi aste hainbat herritarrek eta udal oposizioko alderdiek egin zuten agerraldian tiro zelaiaren egoera salatu zuten, jarduera-baimenik gabe dagoela esanez. Arau ordezkatzaile berrietan izango duen izaera ere landuko du Bilduk bileran. Arauetan, alboan 70 etxebizitza aurreikusten direla aurreratu dute, eta «arriskua» areagotuko litzatekeela.