Ataunen omenaldia egingo diete, bihar, 1936ko gerran eta ondoren errepresioa jasan zuten herritarrei. Aiako plazan izango da ekitaldia, 12:00etan. Memoria historikoa lantzeko azaroaren 27an hasi zen Iragana gogora ekartzen jardunaldi sorta biharko omenaldiarekin bukatuko da, lau elkartek eta udalak antolatutakoa.…
Olaberriko Bildu alderdiak batzar irekia egingo du gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Etorkizuneko Olaberria gaitzat hartuta. Olaberriko Plan Orokorra eta arau ordezkatzaileei ipinitako alegazioak izango dituzte hizpide. Udala arau subsidiarioak aldatzeko prozesuan ari da.
Bilduk ohar batean jakinarazi duenez koalizioa …
Bost euskal presoren testigantzak dituen Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute, bihar, Legorretan. 18:30ean da, Herri Zineman (sarrera 4 euro). Herrira ekimenak antolatu du. Aurrez beste ekitaldi batzuk izango dira. 11:30etik aurrera Mikel Laboaren abestiak jarriko dituzte kalean; 13:00etan, presoak …
Ramon Imazek jaso du Ataun Kirol Elkarteak Gabonetako zozketako saskia. Jaki, edari eta gozoekin osatutako saskikada 6058 zenbakidun txartelari egokitu zaio. Kirol elkarteko Amaia Albisuk eman dio Imazi saskia.…
Goierriko beste hainbat herritan bezala, Lazkaon ere urtea bukatzeko korrika proba antolatu dute, San Silbestre egunean (abenduak 31). Lehenbiziko aldiz jokatuko da, haurrentzat lehenengo (12:00etan), eta helduentzat ondoren (13:00etan). Udalak eta Lazkao Xtreme izeneko taldeak antolatu dute, merkatari elkarte, jatetxe …
Lazkaoko udaletxearen sotoan dagoen Gaztelekuak 12 urtetik 17ra bitarteko gaztetxoei aisialdiko zerbitzua ematen jarraitzen du, abenduaren hasieratik. Udalak berrezarri egin du bilgunea eta hango programa, «hainbat gorabehera» izan ondoren. Hala, larunbat eta igande arratsaldeetan zabaltzen dute, 16:00etatik 20:00etara.
Gaztelekuaren funtzioaz …
Kontakatilu taldeak Katillukadak txotxongilo-antzezlana egingo du, gaur, Zaldibian. Kultur Etxeak antolatu du emanaldia, haurrentzat. Herri Antzokian da, 17:00etan. Sarrera doan da.…