Aitor Hernandez garaile Ormaiztegiko ziklo-kros txapelketan
Pasa den igandean jokatu da Ormaiztegiko ziklokrosa. 50. edizioa izan du Gipuzkoako ziklokros probarik zaharrena den honek. Urtemuga borobil hau ospatzeko hainbat berezitasun izan ditu lasterketak.
Lasterketaren berezitasunetako bat izan zen, Euskadiko Ziklokros Txapelketa ere bazela, eta beraz lasterketa irabazi zuenak Euskadikoa ere irabazi zuela.
Goizeko 09:15 aldera hasi ziren lehen probak giro paregabearekin eta jendetza bildu zen lasterketa igarotzen zen ibilbidearen inguruan, eguerdi partera arte.
Aurten 50 urte bete dituen proba honen sortzaile eta bultzatzaileei omenaldia egin zaie aurtengo edizioan. Sari banaketa garaian egin zen omenaldia.
Ziklokros proba honen hasierako urteetan Baso Txulo elkarteak antolatzen zuen lasterketa eta egun Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak taldekoak arduratzen dira eginkizun horietaz. Lan horiengatik izan ziren sarituak.
50 urte hauen erakusketa
Angel Elorza ormaiztegiarrak ziklokrosa antolatu den 50 urte hauetako argazkiak eta aldizkari zein egunkarietako zatiak bildu eta erakusketa bat antolatu du abenduaren 24tik 31ra bitartean. Udaletxeko beheko solairuan egon da ikusgai.
Elorzaren esanetan «famili berdineko generazio ezberdinetako txirrindulariek euren burua argazkitan ikusi zuten eta interes handia sortu zuen, helduenen artean batez ere».
Sailkapena
Eliteak- 1. Aitor Hernandez.
- 2. Javier Ruiz de Larrinaga.
- 3. Aketza Peña.
- 1. Jonathan Lastra
- 2. Jon Ander Insausti.
- 3. Jon Gomez.
- 1. Olatz Odriozola.
- 2. Eider Merino.
- 3. Maite Murgia.
- 1. Eneko Corrales.
- 2. Alex Aranburu.
- 3. Gotzon Martin.
- 1. Lierni Lekuona.
- 2. Paula Lanz.
- 3. Maitane Pérez.
- 1. Jokin Alberdi
- 2. Unai Orbea.
- 3. Josu Albizua.
- 1. Juan Jose Romero.
- 2. Mikel Epalza.
- 3. Eduardo Jiménez.
- 1. Imanol Ugarte.
- 2. Rafael Ruiz de Arkaute.
- 3. Iñigo Roldán.
- 1. Jose Lorenzo Esteban
- 2. Jokin Mujika
- 3. Jose Antonio Mazaira