Pailazoak Ikastolen alde
[nggallery id=7]
Arrakastatsuak izan ziren oso Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Iparraldeko ikastolen alde joan den abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian egin zituzten bi saioak. Pailazo taldearen 25 urteurrena ospatzeko sortu den Sentitu, pentsatu, ekin ikuskari berria aurrera ateratzen goierritar ugarik hartu zuen parte, bai antolakuntza eta segurtasun lanetan (50 lagun inguru), eta baita oholtza gainean ere –irudian–. Goierri beheko hiru ikastoletako ordezkariek «beste behin» erakutsi duten konpromisoa goraipatu dute jaialdiaren antolatzaileek, eta baita goierritarren partetik jasotako erantzunak ere. Urtero ateratzen dituzten errifek ere badituzte irabazleak; sari nagusia Hernanira joan da (1281 zenbakia), Urbitarte sagardotegiko afaria Gabiriara (1631) eta Xaia ostatukoa Urruñara (0884).