‘Gu itsasoa’ erakusketa hilaren 13ra arte ikusgai
Pasa den azaroaren 15ean zabaldu zuten Gu itsasoa erakusketa Beasaingo Igartza jauregian. Haserako asmoa erakusketa urtea bukatu arte mantentzea bazen ere, antolatzaileek luzatzea erabaki dute, eta igandera arte, hilak 13, egongo da zabalik. Euskal Herriak itsas industrian izan zuen garrantzia ikus daiteke bertan, eta baita barrualdeko herriek industria horretan izan zuten eragina ere.












