Erabili eta bota, edo berrerabili, zeren alde egiten duzu apustu? lelopean kanpaina abiarazi dute Legazpiko, Urretxuko, Zumarragako eta Ezkio-Itsasoko Udalek. Hondakinak murrizteari buruz hausnartzea proposatzen du kanpainak.
Esan dutenez, “gure erabakien baitan dago hondakin gehiago edo gutxiago sortzea. Horrela, gure erosketa egitean zein produktu aukeratzen dugunaren arabera, hura eramateko erabiliko ditugun poltsen arabera, erabilera bakarreko produktuak erabiltzeko ohitura baldin badugu,… hondakin gehiago edo gutxiago sortuko dugu”.
Hausnarketa horretarako hiru bideo lagungarri osatu dituzte. Bideo horietan adin desberdinetan ematen diren jokabideak erakusten dituzte. Hauek dira bideo horietarako loturak:
•
Haurrei zuzendutako bideoa
•
Gazteei zuzendutako bideoa
•
Helduei zuzendutako bideoa