Ibilbide luzeko autobusak Barrendainen geratuko dira
Datorren astelehenetik aurrera, ibilbide luzeko autobusen (Pesa eta Alsa) geralekua aldatu egingo da. Orain arte Oriamendi kalean hartzen ziren, baina hemendik aurrera, geltoki parean, Barrendain plazan geldituko dira.