Ampo Ordiziak 24na berdindu du Atletico Madrilekin
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi sasoiak gaur, larunbata, ekin dio ligako bigarren itzuliari. Ampo Ordiziak eta Atletico Madrilek jokatu dute Gabonetako geldialdiaren ondorengo lehenbiziko partida, 13:00etan hasita, Pozueloko (Espainia) Las Cañas zelaian. 24na berdindu dute.
Puntu banaketarekin, Ordiziak atzetik aurkari zuzena zuen Atletico aurkari zailarekiko aldea mantentzea lortu du. Ligako aurreneko partidan, irailaren 16an Altamiran, 21 eta 13 irabazi zuen Ordiziak.
Ligako 12. jardunaldiko gainontzeko partidak jokatzeko faltan, Ampo Ordiziak hirugarren jarraitzen du, 38 punturekin. Bizkaia Gernika (51 puntu) eta VRAC Quesos Entrepinaren (48) ditu aurretik. Atzetik hurrena Santboiana du Ordiziak (32).