Gipuzkoako aurresku eta neskatxena lehiaketetan 35 neska-mutilek parte hartu dute, Legazpin
Legazpin jokatu da, gaur arratsaldean, Gipuzkoa mailako dantzako aurresku eta neskatxena txapelketa. Latxartegi aretoan 35 neska-mutilek egin dute banakako saioa. Mutilek aurreskua egin dute. Adinka bi multzotan bereizita aritu dira lehiaketan; 7-11 urte arteko bederatzi haur, eta 11-15 bitarteko beste bost.
Mutilek euren saioa bukatu ondoren, eta atsedenaldi bat hartuta, neskak igo dira antzokiko agertokira. Puntamotz eta Urtetxiki zortzikoak dantzatu dituzte. Nesken partaidetza zabalagoa izan da: 21 lagun aritu dira, adin-sail bakarrean (7-11 urte bitartekoak).
Partaide gehienak Gipuzkoakoak ziren, baina nafarrak ere baziren tartean. Goierriri dagokionez, lau haurrek dantzatu dute Gipuzkoako lehiaketan, laurak legazpiarrak: mutil bat eta hiru neska.