Txingorrak arrisku uneak eragin ditu Ormaiztegi eta Zumarragako arteko errepideetan
Arratsaldeko 17:30a aldera bota duen kazkabar jasak bi istripu, behintzat, eragin ditu Gi-632 autobidean, Ormaiztegitik Zumarragara. Minutu gutxian harri erauntsi handia bota du, belardi, errepide eta basoak zuri uzteraino.
Zirkulazioan istripuak Gi-632 autobideko norantza banatan gertatu dira. Bat, Ormaiztegin, Zumarraga-Beasain noranzkoan, Irizar lantegi pareko irteerako bide-adarrean, ibilgailuek bata bestea atzetik jo dute. Bestea, Ormaiztegi-Zumarraga noranzkoan izan da, Gabiria parean. Han ere txapa istripua izan da.