
Legorretako Eredu kooperatibak eten egin du ohiko ekoizpen jarduera, eta langilez hustu egin dute, gaur eguerdian. Industri eremuaren atzealdeko mendian luizia izan da, eta lur jausiak gelditzeko trazarik ez duenez, 12:30a inguruan langileak kanpora aterarazi eta etxera bidali dituzte. Lekukoek HITZAri adierazi diotenez, luizia “pixkanaka” erortzen ari da behera. Pinu batzuek erortzeko arriskua dute. Momentu honetan, kezka handiena tentsio altuko lineak eta argindar transformatzaile batek sorrarazten dute, zuhaitzak gainera eroriz geroz sua pizteko arriskua dagoelako.
[nggallery id=12]