Familia ugariek jada eska dezakete zergen hobaria
Hondasun higiezinen gaineko zerga dela eta, Beasaingo familia ugariek hobariak eskatzeko aukera dute. Udaletik jakinarazi dutenez, onura fiskal hori ez da automatikoki berritzen, eta urtero frogatu behar da baldintzak betetzen direla. Hori dela eta, dagozkion agiriak udaletxean aurkeztu behar dira, hilaren 31 baino lehen.