Hirugarren postua Txindoki-Jaso taldeko neskentzat
Ordiziako Txindoki atletismo taldeko neskek hirugarren postua eskuratu zuten Donostiako Anoeta belodromoan jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko taldekako txapelketan. Maila gorenean lortu zuten gainera, beste zazpi talderen kontra lehiatuta. Emaitzari begiratuta, kontutan hartzekoa da parte hartu zuten nesketariko bat bera ere ez dela aritu ohi senior mailan. Atletico San Sebastian eta Super Amara Bidasoa taldeen atzetik amaitu zuten goierritarrak.
Ainhoa Argandoñak bigarren egin zuen 60 metroko proban (8:13 s) eta bere mailako Espainiako txapelketan jokatzeko gutxieneko marka lortu zuen. Nerea Galparsorok ere bigarren egin zuen 200 metroko proban (26:15), eta berak ere Espainiakoan parte hartzeko gutxieneko marka eskuratu zuen. Alazne Furundarenak irabazi zuen proba hau, 24:79 denborarekin.
Janire Agirrek ere bigarren egin zuen, 400 metrokoan, (1:00:25); Uxue Ibañezek seigarren 800 metrokoan (2:30:21); Maria Ibañezek hirugarren 1.500 metrokoan (5:11:78); Maider Unanuek laugarren 3.000 metrokoan (11:42:68); Estibaliz Lozanok bosgarren hesidun 60 metroko lasterketan (10:55); Nahia Begiristainek zortzigarren altuera jauzian (1.25 metro); Natale Irastorzak laugarren pertiga jauzian (2.20 metro); Dorleta Armendarizek seigarren luzeera jauzian (4.18 metro); Miren Arruabarrenak laugarren jauzi hirukoitzean (9.73 metro); Alba Torresek bigarren pisu jaurtiketan (11.03 metro). Lau kiloko bolarekin aritu zen Torres, eta bere marka Txindoki taldeko inoizko marka onena ere bihurtu da. 4×200 metroko korrikalariek (Janire Agirre, Ainhoa Argandoña, Nerea Galparsoro eta Itsaso Esatala) 1:46:99 denbora egin zuten.
Elgoibarko krosa
Elgoibarko Nazioarteko krosean ere Txindoki taldeko hainbat korrikalari aritu ziren. Eneko Agirrezabalek egin zuen denborarik onena, eta lehen gipuzkoarra izan zen helmugaratzen, 27. postuan. Gorka Satrustegik 35. egin zuen (Gipuzkoako bigarrena), Unai Señoranek 52. egin zuen eta Iker Zurutuzak 53. postuan amaitu zuen. Juniorretan, Iñigo Jauregik 26. amaitu zuen proba (Gipuzkoako bigarrena), eta kadete mailan Xabier Zabalak hamaseigarren postuan bukatu zuen. Alebinetan Egoitz Urteagak hirugarren egin zuen, Julen Ezpeletak bosgarren eta Jon Zeberiok seigarren. Nesken artean, Ana Samaniegok hamargarren amaitu zuen. Gipuzkoako korrikalari onena izan zen. Alebinetan, Atatu Amilibiak bigarren egin zuen, Uxue de Pradok seigarren eta Nahia Lopezek zortzigarren.
Beste proba batzuen artean, igandean Gipuzkoako kros txapelketa jokatuko dute Lazkaon. Denboraldiko zazpigarren krosa izango da, eta 10:00etan hasiko dute. Informazio gehiago nahi duenak: http://www.txindokiat.com.
• Ikusi probako argazkiak Txindoki-Jaso taldearen webgunean