
Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea atzo -astelehena- ireki zuten. Dagoeneko 1.500 pertsonak eman dute izena
kirolprobak.com webgunean. Horietatik 323 dira gipuzkoarrak. 225 dortsal banatuko dituzte zozketan. Maiatzaren 26an egingo dute aurten maratoia eta izena emateko epea otsailaren 1ean amaituko da. Zozketa otsailaren 22an egingo dute, 19:00etan Zegaman.