Ataunen urtarrilaren 31 arte ordain daiteke ura
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak zabaldu du Ataungo zergadunentzat uraren, arazketaren eta saneamendu planaren ordainketa egiteko epea. Gaurtik urtarrilaren 31ra arte, bi egunak barne, kobratuko ditu iazko urritik abendura bitarteko ur kontsumoak eta zerbitzuak. Borondatezko epe horretan, kobraketa helbideratutako kontu korronteen bidez egingo du kontsortzioak.