'Cotillas' antzezlana eskainiko dute ostiral gauean Ordizian
Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok ‘Txaflas’ zabalduko dute Ordizian Antzerki garaia programazioaren hemeretzigarren edizioa, Cotillas ikuskizunarekin. Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero aktoreek txutxu-mutxuen gainean jardungo dute ostiral honetan Ordiziako Herri Antzokian eskainiko duten antzezlanean.
Sinopsia:
Bi gizon lizun eta baldarren papera egiten ari diren aitzakiarekin, lagun hurkoaz barre egitea da haien helburua. Horrela, egoera tragikoenak barre algara geldiezinetan bihurtuko dira; Maitemindurik egotea edo bikotea izatea gauza bera al da? Badirudi hala izan behar dela, baina… horrela al da benetan? Sexuen arteko desberdintasunak, bikoteak, hirukoteak, animalien mundua, biblia, historia… ez da inor libratuko. Izan ere, txutxu-mutxuka ibiltzea nazio kirola bihurtu da. Gehiago jakin nahi? Bai? kuxkuxero halakoak! Gizarte matxista honetan, badirudi emakumeak direla txutxumutxu-zaleenak, baina gizonezkooi askoz ere gehiago gustatzen zaizkigu. Oso gogoko dugu besteen gaitzez hitz egitea, futbola baino gehiago, baina zuek duzue ospe txarra. Sofa batez eta proiektore batzuez bakarrik osaturiko eszenografia batean, obra ironiko honek ez du alerik tente uzten, ezta alerik tenteena ere.
22:15ean hasiko dute emanaldia Ordiziako Herri Antzokian. Sarrerak Barrena kultur etxean daude salgai.