‘Emak Bakia’ filma bihar eskainiko du Goieniz zineklubak
Goieniz zineklubak, La casa Eman Bakia filma proiektatuko du ostegunean. Euskal ekoizpen honek, zinearen hastapenetako lan bat du oinarri. Izan ere, Man Ray zinemagile estatu batuarrak etxe horren inguruko film laburra egin zuen 1927an. 85 urte geroago, Oskar Alegria zinemagile euskaldunak, Bernardo Atxaga idazleak lagunduta, etxe haren inguruko dokumentala egin zuen. Etxe horrek pasa den mendeko euskal historian eta banguardiako mugimenduetan izan duen garrantzia aztertu dute lan horretan. Bihar eskainiko dute filma, 21:00etan, Usurbe antzokian.